(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 24 milioi bideratu ditu I+G proiektuen bi deialditarako

asteazkena, 2017.eko azaroak 22


Helburua enpresen industria-ikerketako eta ikerketa esperimentaleko proiektuak bultzatzea da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak bi akordio hartu ditu gaurko saioan. Horien bidez, baimena ematen zaio Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari 24 milioi euroko gastuko bi konpromiso hartzeko, bi deialdi onartzeko: batetik, "I+G proiektuetarako laguntzak"; bestetik, "I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzak". Bakoitzerako 12 milioi euro izango dira. Helburua enpresen industria-ikerketako eta ikerketa esperimentaleko proiektuak bultzatzea da.

Nafarroako Gobernuak bi akordio hartu ditu gaurko saioan. Horien bidez, baimena ematen zaio Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari 24 milioi euroko gastuko bi konpromiso hartzeko, bi deialdi onartzeko: batetik, "I+G proiektuetarako laguntzak"; bestetik, "I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzak". Bakoitzerako 12 milioi euro izango dira. Helburua enpresen industria-ikerketako eta ikerketa esperimentaleko proiektuak bultzatzea da.

Zehazki, I+G proiektuetarako 2018ko laguntza-deialdiaren helburua da bere lehiakortasuna eta Nafarroa osokoa handitzen duen dinamizazio teknologikoa bultzatzea. Horrez gain, helburua da enpresen eta ikertzen eta ezagutzak hedatzen dituzten erakundeen artean (hau da, teknologia-zentroak, unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak) ezagutza transferi dezatela sustatzea, elkarrekin I+G proiektuak eginez.

Laguntzek % 50eko finantzazioa dute, Europako Eskualde eta Ekonomia Garapenerako Funtsaren (FEDER) kontura. Hiru motakoak dira, eta bakoitzak 4 milioi euroko zuzkidura du: banakako proiektuak; enpresen arteko elkarlaneko proiektuak eta ikerketa-erakundeen eta enpresen artean ezagutza transferitzeko proiektuak. Banaketa honen helburua da erakundeen arteko lankidetza sustatzea. Hala ere, horietako batean 4 milioiak guztira ez badira gastatzen, gainerako dirua puntuazio handiagoa lortzen duten beste modalitate bateko proiektuak finantzatzeko erabiliko da. 2018ko deialdiak ez du nobedaderik 2017ko deialdiaren aldean balorazio-irizpideei eta laguntzen kopuruari dagokienez.

Honela egingo da 2018. eta 2020. urteen arteko gastu osaren banaketa: 3 milioi euro 2018an; 6 milioi 2019an eta 3 milioi 2020an.

I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzak

I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzei dagokienez, bere helburua Nafarroan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak egin daitezela sustatzea da, Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) identifikatutako sektoreekin eta 2020 Europako ikerketa eta berrikuntza estrategiarekin bat badatoz eta gaur egun gizartean dauden erronka batzuei irtenbide berritzaileak ematen badituzte.

Deialdi honen alderdi orokor gisa nabarmendu behar da proiektuak hiru urteetan zehar garatuko direla, hainbat tipologietako enpresen partzuergoak eskatuko direla eta gutxieneko partaidetza-ehuneko batzuk ezarriko dituztela Nafarroako teknologia-zentroek eta partaidetzako erakunde publikoek. Ekimen honen helburua da sektore estrategikoetako enpresak mobilizatzea erreferentziako enpresen edo enpresa eragileen bidez, mota honetako proiektuak zuzentzeko ahalmena dutenak.

Deialdi honetan lau erronka aukeratu dira, Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren sektorean garrantzitsuak direnak:

- 1. erronka: VOLTA: 0 emisioko ibilgailuak, irispide luzea eta teknologia aurreratua.

- 2. erronka: AERO: energia berriztagarriak biltegiratzea haien erabilera hobetzeko.

- 3. erronka: GEMA: genomika eta medikuntza aurreratua.

- 4. erronka: ALPES: elikadura pertsonalizatua eta iraunkorra.

Laguntza-lerro honetarako behar den konpromiso ekonomikoa 12 milioi eurokoa da, 2018., 2019. eta 2020. urteetako aurrekontuen kontura, 4 milioi euro bana.

Azkenik, gogoratu behar da joan den uztailaren 20an diru-laguntzen deialdi baten ebazpenaren berri eman zela. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak sei I+G+b proiektu finantzatuko ditu hurrengo hiru urteetan, 9,89 miloi eurorekin, ibilgailu elektrikoa garatzeko, energia berriztagarriak biltegiratzeko eta genomika eta medikuntza aurreratua sustatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa