(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendeko adingabeak dituzten 460 familiak laguntza ekonomiko handiagoa jasoko dute etxean zaintzeko osteguna, 2017.eko azaroak 23


Laparra lehendakariordeak arautegi-aldaketa aurkeztu du, eta horri esker, irailetik hilero batez beste 137 euro gehiago jasoko dituzte


Transcripción textual del video

Mendekotasunen bat duten seme-alabak dituzten Nafarroako 460 familiak Nafarroako Gobernuak ematen dien laguntza ekonomiko handiagoa jasoko dugu, batez beste 137 euro gehiago hilean, arautegi-aldaketa bati esker. Horrela, adingabe mendekoak etxean egoteko laguntza eta arreta goiztiarrarekin eta derrigorrezko etapetan ikastetxeetarako joatean artatzen dituzten pertsonentzako laguntza bateragarriak izango dira. Neurria gaur goizean aurkeztu du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak.

Mendekotasunen bat duten seme-alabak dituzten Nafarroako 460 familiak Nafarroako Gobernuak ematen dien laguntza ekonomiko handiagoa jasoko dugu, batez beste 137 euro gehiago hilean, arautegi-aldaketa bati esker. Horrela, adingabe mendekoak etxean egoteko laguntza eta arreta goiztiarrarekin eta derrigorrezko etapetan ikastetxeetarako joatean artatzen dituzten pertsonentzako laguntza bateragarriak izango dira. Neurria gaur goizean aurkeztu du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak.

Familia onuradunek orain arte batez beste 169,8 euro jasotzen zituzten hilero, Eskubide Sozialetako Departamentuak arautegia egokitzeko neurriekin jasoko dituen 307,7 euroen aurrean. Neurri horiek irailetik izango dute eragina, eta gehienak azaroan jasotzen hasiko dira.

Eskubide Sozialetako Departamentuak eragiten dituen espedienteen berrikuste azkarra egin du. Horrela, pertsonen % 92k automatikoki kobratuko dute laguntza, handituta eta irailaren 30etik eragina izanda, azaro honetan bertan. Gainera % 8k abenduan jasoko dute. Departamentuaren gastuen urteko aurrekontuari dagokionez, aurrekontu-sailaren igoera 720.000 euro ingurukoa izango da.

Arautzen duen Foru Aginduaren aldaketari esker (urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Legea, Gizarte Politiketako kontseilariarena), laguntza horrengatik dagokien zenbatekoa ez da gutxienekoa izango; ezarritako baremo batzuen arabera dagokiona izango da.

Zehazki, Eskubide Sozialetako kontseilariaren abuztuaren 22ko 310/2017 Foru Agindua da 2013ko Foru Aginduaren 3.3. eta 13.4. artikuluak aldatzen dituena. Horrela, bateragarritasun araubidea ezartzen du prestazio desberdinak ematean.

Neurriak Eskubide Sozialetako Departamentuaren politika indartzen du, mendeko pertsonak etxean geratzearen alde egiten duena. Bestalde, arreta goiztiarreko programetan edo derrigorrezko irakaskuntzan dauden adingabe mendekoei eragiten dienez, familiek mendeko pertsonak ardurapean izateagatik aurre egiten dieten aparteko gastuak konpentsatu nahi ditu.

Gizarte Zerbitzuen Zorroa eguneratu da

Lehendakariordeak berak azaldu du bere Departamentuak Gizarte Zerbitzuen Zorroa aldatzeko prozedura hasi duela, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak aratutakoa, herritarrentzako eskubide sozial gehiago bermatzeko eta haietarako sarbidea gardenagoa izateko helburuarekin.

Eskubide Sozialetako Departamentuak zenbait zerbitzu handitu nahi ditu, eta bereziki laguntzaile pertsonalentzako eta mendeko pertsonak etxean egoteko eta haien zaintzaileak laguntzeko prestazio ekonomiko berrien zorroan barne hartu nahi ditu, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritakoa bateratuz. 

Aldaketa honek, zerbitzu berriak gehitzea aurreikusten du, hala nola autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak. Besteak beste jarduera hauek dira: gaikuntza eta terapia okupazionala, estimulazio kognitiboa, autonomia funtzionalaren mantentzea eta berreskuratzea (haietan fisioterapia programak eta gaikuntza psikosoziala barne hartuz), eta pertsonak beren etxean ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzen laguntzeko beharrezkoak diren gaikuntzak lantzen dituzten programak.

Zorroaren nobedadeek zerbitzu eta prestazioak jasotzeko baldintzak aztertzea ere barne hartzen dute, biztanleen beharrak (gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuak) eta bermatutzat eta bermatu gabetzat hartzen diren baliabideen beharrak (esaterako, bitartekaritza eta orientazio zerbitzuak adingabeak artatzeko esparruan) asetzeko.

Berrikuntzak zerbitzu berriak bultzatuko ditu, hala nola zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza ekonomikoa, berehala kendu zirenak aurreko legealdian izandako aurrekontuko murrizketengatik. Laguntza horiek berreskuratzeak zainketak betetzeko profesional bat kontratatuta duten mendekotasun egoeran dauden pertsona askoren beharrak beteko ditu. Espero da 3.400 pertsona inguru izatea laguntza honen onuragarri, guztiz garatuta dagoenean, eta beste hainbeste zaintzaile profesional kontratatzeko balio izatea.

Gizarte Zerbitzuen Zorroaren eguneratzeak eta aldaketak zerbitzuak argiago eta homogeneoago zehazteaz gain, herritarrek errazago kontsultatzeko aukera izatea ere ekarriko du, eta zuzenduta dauden erabiltzailearen profila hain zorrozki berezi behar izan gabe ematen diren zerbitzuen ezaugarriei gehiago erreparatzen die. Ildo honetan, ezinbestekoa da zorroan barne hartzen diren baliabideak handitzea, sortu berri den zerbitzuak edo proposamen berriak arauan barne hartzeko, hala nola landa eguneko zentroak edo SEPAPak (autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuak).

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak neurri horien oso balorazio positiboa egin du: "mendeko pertsonen zerbitzuak eta prestazioak handitzen dira (haietako asko desgaitasunen bat duten pertsonak), eta hori gobernuaren helburu estrategikotzat hartzen da". "Datorren 2018rako, gobernuari eusten dioten alderdien aurrekontu-zuzenketak ezagututa, Pertsonen Autonomiarako Agentziak % 5,7ko aurrekontu handiagoa izango du, beraz, legealdian % 16 handitu da, hau da, 26,1 milioi euro gehiago ditu gizarte-inbertsiorako arlo hauetan: mendekotasunaren arreta, desgaitasuna, gaixotasun mentala eta arreta senideei eta adingabeei".

Azkenik, Laparra lehendakariordeak adieraz du lan handia egiten ari direla Desgaitasun Planean eta Mendekotasunaren arretarako Plan Operatibo batean. Azken hori hurrengo hilabeteetan aurkeztea espero du, eta mendekotasunen arretaren eta desgaitasunaren arloan inbertsio handiak jasoko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa