(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zaintza-orduak eta pedagogia terapeutikoa gehitu dira Torre Monreal ikastetxean larunbata, 2017.eko abenduak 9


Hezkuntzak ikastetxe publikoaren beharrei erantzun die, Ordenazioa, Orientazioa eta Aukera Berdintasuna Zerbitzuari dagokion eran


Hezkuntzako Departamentua.

Hezkuntza departamentuak gehitu egin ditu ikasturte honetan Torre Monreal ikastetxe publikoak dituen zaintza-orduak eta pedagogia terapeutikoan ari diren irakasle kopurua. 17-18 ikasturtean pedagogia terapeutikoari 22 ordu gehitu zaizkio, eta 48 zaintza-ordu. Iaz hasi zuen bideari jarraitu dio aurten ere Hezkuntza departamentuak. Izan ere, 16-17 ikasturtean irakasle bat gehitu zen lan-taldera, pedagogia terapeutikoaren ordu kopurua 353ra igo zen eta zaintza-orduak, berriz, 38 gehiago izan ziren (500 ordu guztira). Orain, pedagogia terapeutikoaren ordu kopurua 375ekoa da Torre Monrealen eta zaintza-ordua, berriz, 548.

Ikasturte hasieran egin zen ordu gehiketari, gainera, beste 20 zaintza-ordu gehitu zaizkio matrikula epetik kanpo beste 4 ikasle hasi baitira eskolan. Hori dela eta, Ordenazioa, Orientazioa eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuak ikastetxeari zegozkion baliabideen berrikuspena egin zuen azaro hasieran. Hasiera batean egiaztatu zen ikasle ratioa gelako ez zela gela bikoizteko behar den adinakoa. Era horretan, azaroaren 22an ikastetxeko zuzendaritzaren, ikuskatzailearen eta Aniztasunari Erantzuteko Atalburuaren arteko bileran egoera aztertu ondoren, azaroaren 27an ikastetxeari jakinarazi zitzaion 20 zaintza-ordu gehiago bideratuko zirela sortutako beharrei erantzuteko. Gainera, eskatu diren gainerako perfilak baloratzen ari dira Ordenazioa, Orientazioa eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuan; izan ere, Nafarroako gainerako ikastetxeek ere egin dituzten eskariak hartu behar dira aintzat, Departamentuak dituen baliabideen banaketa zuzena egin ahal izateko.

Ikastetxea handitzeko lanak

Bestalde, eta prozesu luze eta zabal baten ondotik, Hezkuntza departamentuak jakinarazi du Torre Monreal Ikastetxe Publikoa handitzeko proiektuan beharrezko urratsak eman direla. Caja Navarra fundazioak okupatzen dituen lurrek ematea gauzatu da dagoeneko. Tuterako udalak adostu du lurren ematea eta Ondasunean egin beharreko azken tramitazioaren zain, urtarrilaren amaiera aldera handitze lanen proiektuak aurkeztea aurreikusi da. Dagoeneko Hezkuntza departamentuak jakinarazi dio ikastetxeko zuzenaritzari prozesuaren inguruko informazioa.

Halaber, Hezkuntza departamentuak bere ardura adierazi du parlamentuko hainbat taldek egindako salaketen aurrean. Ikastetxe zehatz baten inguruan aritu ordez, ezinbestekoa da teknikoek beharrezko lana egiten jarrai dezatela ikasturtean zehar gehitzen den matrikula aztertzen eta ikastetxe guztien beharrizanak artatzeko erantzun zuzenena landu dezaten. Departamentuak, oraingoan ere ikastetxeko zuzendaritzarekin elkarlanean aritu da, sortutako egoerari egokien erantzuteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa