(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Foru Legearen proiektua onartu du asteazkena, 2017.eko abenduak 20


Proiektu horrek oztopoak kentzen ditu, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin


Transcripción textual del video

Gaurko saioan, Foru Gobernuak Gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Foru Legearen proiektua onartu du, aurreproiektuaren zirriborroko parte-hartze publikorako prozesua abenduaren 15ean amaitu ondoren. Jasotako ekarpenen artean, aipatzekoa da toki-erakundeen publizitate aktiborako betebeharrak zedarritu direla, kontuan izanik zer egitura eta bitarteko dituzten.

Gaurko saioan, Foru Gobernuak Gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Foru Legearen proiektua onartu du, aurreproiektuaren zirriborroko parte-hartze publikorako prozesua abenduaren 15ean amaitu ondoren.

Jasotako ekarpenen artean, aipatzekoa da toki-erakundeen publizitate aktiborako betebeharrak zedarritu direla, kontuan izanik zer egitura eta bitarteko dituzten.

Testu horren xedea da jardun publikoko eta gobernu-jarduneko gardentasuna arautu eta bultzatzea, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin bermatzea, interes-taldeak arautzea, eta gobernu ona bermatuko duen arau-multzo bat ezartzea.

Onarpen horren ondoren, testua Nafarroako Parlamentura bidaliko da, eztabaidatu dadin eta, hala badagokio, onar dadin.

Ekarpenak

Aurreproiektua publikoki erakutsi da azaroaren 27tik abenduaren 15era arte, eta, epe horretan, Nafarroako Gobernuko departamentuen, Nafarroako toki-erakundeen, NUKFren eta herritarren ekarpenak jaso dira.

Halaber, testuak Toki Araubidearen Foru Batzordearen aldeko txostena du, bai eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluarena ere, zeinak oharrak eta proposamenak egin baititu hobetzeko asmoz.

Haien artean, aipagarriak dira subjektu behartu bakoitzari dagozkion publizitate aktiborako betebeharrak zehazkiago zedarritzea eta Kontseilu horri esleitutako ahalmenak zehaztea eta zabaltzea helburu dutenak, haien egintzak eta ebazpenak eraginkorrak izan daitezen, legea betetzen dela bermatzeko; zabaltze hori herritarren ekarpen baten bidez eskatu da.

Edukia

Proiektu honek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz harago hedatzen du Legearen aplikazio-esparrua; izan ere, erakunde guztiei eragiten die, izan publikoak (hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoa) edo pribatuak (bai informazio publikoaren gordetzaileak, bai funts publikoekin finantzatzen direnak eta funts publikoekin finantzatzen diren zerbitzu publikoen kudeaketan parte hartzen dutenak).

Zedarritzen du, halaber, zenbateraino aplikatzen zaien beste erakunde publiko batzuei, hala nola Nafarroako Parlamentuari, Nafarroako Arartekoari, Kontuen Ganberari eta Nafarroako Kontseiluari.

Testuak egituratu eta zabaldu egiten ditu publizitate aktiborako betebeharrak, eta informazio-mota hauek hartzen ditu barnean: erakunde-, antolaketa- eta plangintza-informazio garrantzitsua; goi-kargudunei eta zuzendariei buruzko informazioa; garrantzi juridikoko informazioa; ekonomia-, aurrekontu- eta finantza-informazioa; kontratazio publikoari, zerbitzuak emateari, hitzarmenei eta diru-laguntzen arloko jarduerari buruzko informazioa; eta lurralde-antolaketaren, hirigintzaren, ingurumenaren eta etxebizitzaren arloetako informazioa.

Proiektu honek oztopoak kentzen ditu, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin, eta eskubide hori gauzatzeko prozedura arin eta erraza orokortzen du.

Gainera, arau-hausteen eta zehazpenen araubide bat txertatzen du, eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen bermeak areagotzen ditu.

Bestalde, erabaki politikoak hartzeko prozesuetan opakutasun-eremuak kentzera bideratutako neurriak hartzea planteatzen du, eta interes-taldeak arautzea jasotzen du.

Esaten du, halaber, Nafarroako Gobernuko kideek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunek interes orokorrari eta kudeaketa gardenari jarraikiz jokatu behar dutela.

Azkenik, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren izaera, osaera eta funtzioak zehazten ditu —organo horrek bermatzen du gardentasuna Nafarroako Foru Komunitatean—.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa