(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak beste ikerketa bat egin du gripeak eta beste arnas infekzio batzuek heriotza-tasan duten benetako eragina kuantifikatzeko asteartea, 2017.eko abenduak 26


Ikerketa pilotua iaz egin zuten Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN), NOGren Mikrobiologia Zerbitzuak eta Tanatorios Irache taldeak, eta hauteman zuen ikertutako hildako askok eta askok arnas infekzioak zituztela.


Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (ISPLN), Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Mikrobiologia Zerbitzua eta Tanatorios Irache taldea munduan aitzindari den ikerketa bat ari dira egiten, gripeak eta beste arnas infekzio batzuek heriotza-tasan duten benetako eragina kuantifikatzeko, eta gripearen aurkako txertoak heriotzen prebentzioan duen eragina kuantifikatzeko.

Urtero, gripearen uhinekin batera, heriotza-tasa handitu egiten da, eta, batzuetan, % 30 baino handiagoa izaten da.

Nafarroan, denboraldi batzuetan, 500 heriotza baino gehiagoko igoera izan da, nahiz eta, denboraldiaren arabera, 10-35 kasu artean bakarrik lortu den gripea diagnostikatzea pazientea hil baino lehen.

Joan den urtarrilean eta otsailean, ikerketa pilotua egin zen Nafarroan, eta hauteman zuen ikertutako hildako askok eta askok (% 47k) zituztela arnas infekzioak.

Gripearen birusagatiko infekzioa hildakoen % 18k izan zuen, eta arnas birus sintzitiala, haurretan bronkiolitisa eragiten duelako ezagutzen dena, hildako helduen % 12an hauteman zen.

Hildakoen senideek oso begi onez ikusi zuten ikerketa pilotua, eta ikerketa berri honen oinarriak ezartzeko balio izan du, zeinak Carlos III.a osasun-institutuaren finantzaketa jaso baitu datozen hiru urteetarako.

Finantzaketa horrekin, gripearen birusagatiko eta beste arnas birus batzuengatiko infekzioa aztertu nahi da hiltzen diren pertsonetan, edozein dela ere heriotzaren arrazoia. Horretarako, sudur- eta faringe-lagin bat besterik ez da hartu behar, Lehen Mailako Arretako pazienteetan hartzen direnen antzekoa. Honetan laguntzen ari da Tanatorios Irache taldea; hango profesionalek hildakoen senideak informatuko dituzte, eta laginak eskuratuko dituzte, senideen baimen informatua lortu ondoren. Laginak NOGren Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuan aztertuko dira. Ikerketa 10-12 astez egingo da hurrengo gripe-denboraldian. Aurreikusten da ikerketa errepikatu egingo dela datozen bi urteetan, gripearen urteko aldakortasunaren berri izateko.

ISPLNk eta NOGk hamarkada bat baino gehiago daramate elkarrekin lankidetzan zaintza epidemiologikoaren eta gripeari buruzko ikerketaren arloan. Horretarako, Europar Batasunaren Horizonte 2020 programaren, Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroaren, Carlos III.a osasun-institutuaren eta La Caixa Fundazioaren finantzaketa jaso dute.

Bi erakundeek askotan kolaboratzen dute "Global Influenza Vaccine Effectiveness" txostenetan, zeinek laguntza teknikoa ematen baitiote Osasunaren Mundu Erakundeari.

Tanatorios Irache taldeak, zeina estatuko hileta-sektoreko aitzindari izan baita duela 40 urte Nafarroako enpresa gisa sortu zenetik, 60 zentro baino gehiago ditu, gaur egun, Foru Komunitatean.

Haren lankidetza funtsezkoa izan da Nafarroan ikerketa hau egin ahal izateko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa