(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izurrite-mailara iritsi da gripea Nafarroan, 100.000 biztanleko 66 kasuko tasarekin azken astean asteartea, 2017.eko abenduak 26


Osasun Departamentuak, gripearen sintomen aurrean, autozaintza gomendatzen du lehen aukera gisa, eta zailtasunik izanez gero edo pertsona ahulen kasuan, ohiko osasun-etxera joateko gomendioa egiten da


gripea

Aurtengo gripearen aurkako txertatze-kanpainako momentu bat ( irudia handitu )

413 gripe-kasu erregistratu dira guztira Nafarroan azken astean (abenduaren 18tik 24ra), 100.000 biztanleko 66 kasuko tasarekin, hala izurrite-maila gaindituz. Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutuak  ezartzen duenez, 100.000 biztanleko 40 kasutan dago muga hori.

Hala, hasi da jada denboraldiko gripe-uhina, aste honetan intentsitate baxua mantentzen badu ere gorako joera erakusten duena. Adin-talde guztietan areagotu da intzidentzia, eta haurretan eta helduetan ematen dira tasa altuenak, txikiagoak direlarik 65 urtetik gorako helduen taldean. Iruña eta Lizarrako tasak Tuterakoak baino zerbait altuagoak dira (70, 71 eta 44 x 100.000 hurrenez hurren). Nabarmentzekoa da, iazko denboraldian gertatu bezala, Eguberrietan gertatu dela izurritearen agertzea. Laborategiko datuen arabera, B motako birusa da nagusi (11 kasurekin) eta A(H3) birus-motako kasu positibo bakarra dago.

Gainera, gripe-kasu berri 2 baieztatu dira ospitaleratutako pazienteetan; hortaz, 11 dira dagoeneko denboraldi honetan ospitaleratutako gripe-kasuak.

Bestalde, "sincitial" arnasketa-birusaren uhinak beherako joerari ekin dio. Aste honetan 18 kasu pediatriko baieztatu dira birus horren kutsatzeagatik. 2 urtetik beherako haurrak dira gehienak, bronkiolitisa dutenak eta ospitale-arreta eskatzen dutenak.

Telefono-arreta 948 290 290 zenbakietan

Osasun Departamentuak gogoratu nahi du gripe-prozesu baten aurrean garrantzitsuena autozaintza dela. Dudarik izanez gero, Aholku Sanitariorako Erizaintza Zerbitzuaren bitartez arreta jasotzeko aukera daukate herritarrek, bai online (consejosalud@navarra.es) eta bai 948 290 290 - 848 42 78 88 telefono-zenbakietara deituta. Bertan, osasun-arazoen aurrean ekiteko modu egokienen inguruko informazioa ematen dute espezializatutako erizaintzako langileek, edo gaixotasun edo tratamenduei buruzko ohiko zalantzak argitzen dituzte. Egunero funtzionatzen du, 14:30etatik 21:30etara lanegunetan eta 8:00etatik 22:00etara asteburuetan.

Halaber, eta zailtasun posibleak izan ditzaketen edo ahulezia gehien erakusten duten pertsonen kasuan, ohiko osasun-zentrora joatea gomendatzen da. Hurrengo arreta-maila Ospitalez kanpoko Larrialdiak dira, eta, azkenik, Ospitaleko Larrialdien zerbitzua aurkitzen da, kasu larrienetarako gorde behar dena.

Gripea

Urtaroko gripea birikietako gaixotasun infekziosoa da, airetik transmititzen dena eta neguko sasoian agertzen dena; bat-batean hasten da eta egun batetik hiru egunetara luza daitekeen inkubazio-epea dauka. Sukar altuagatik ezaugarritzen da, eta bai osasun-egoera orokorrari eragiten diolako ere. Buruko minekin eta mialgiekin (gihar-minak) batera ager daiteke, eta baita sudurretako kongestioarekin eta eztarriko narritadurarekin batera. Gripea inolako ondoriorik utzi gabe sendatu ohi da normalean, baina helduengan edo gaixotasun jakinak dauzkaten pertsonengan potentzialki larriak suerta daitezkeen zailtasunak ekar ditzake.

Hori dela eta, pertsona ahulenei erasotzen badie, osasun-zentrora joatea gomendatzen da: 2 urtetik beherako haurrak, haurdun dauden emakumeak eta gaixotasun kronikoak dauzkaten pertsonak edo adindunak; baita arnasteko zailtasunak areagotzen badira edo espektorazioak berdexkak badira edo odola badarie; sukarra 4 egun baino gehiago luzatzen bada, 39 gradu baino altuagoa bada edo 24 ordutan sukarrik izan gabe egon ondoren berriz agertzen bada; eta, azkenik, baita belarrietako mina edo zorne-jarioa, legenak edo gelditzen ez diren okadak gertatzen badira.

Gripearen kutsatzea saihesteko, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak zenbait gomendio jasotzen ditu bere webgunean, hala nola eskuak ur eta xaboiz maiz garbitzea, eztula edo doministikua egiten denean ahoa estaltzea erabili eta botatzeko zapi batekin, ukondoaren barneko aldearekin edo eskugainarekin, eta jende asko dagoen lekuak saihestea kutsatzeak ekiditeko, besteak beste. Era berean, gaixotasunaren aspektu desberdinei buruzko informazioa (sintomak, tratamendua, etab.), eta gripearen eta hotzeriaren sintomei buruzko autoebaluaziorako galdeketa bat eskaintzen dira, erantzunen araberako gomendioekin. Nabarmendu behar da, gainera, birus baten ondorio denez gero, ez direla antibiotikoak gomendatzen, eta sintomak arintzeko botikak erabilita bakarrik tratatu behar dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa