(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an, 28 lagun hil dira Nafarroan trafiko-istripuetan, iaz baino bi gehiago, Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko balantzearen arabera osteguna, 2017.eko abenduak 28


Haietatik 18k hiriarteko bideetan galdu zuten bizia (errepideen foru-sare horren erregistro historiko txikiena)


Istripua izan duten ibilgailu gehienak autoak dira.

2017an, 28 lagunek galdu dute bizia Nafarroan gertatutako trafiko-istripuetan, iaz baino bi gehiagok, Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko balantzearen arabera, urte hau amaitzeko lau egunen faltan.

Heriotza horietatik 18 Nafarroako Errepideen Katalogoko hiriarteko bideetan gertatu dira, eta 10, beste mota batzuetako bideetan (hirikoak, nekazaritza-bideak…).

Behin-behineko datu horien argitan, aipatzekoa da 2017an erregistratu direla biktima gutxien errepideen foru-sarean erregistroa existitzen denetik; beraz, joerak bere horretan jarraitzen du Nafarroako Gobernuaren jabetzako errepideetan.

 

Hona hemen balantze horren beste bi datu aipagarri: batetik, % 12,95 murriztu da zauritu larrien kopurua 2016. urtearekiko; bestetik, aldiz, garraiobide gisa bizikleta gehiago erabiltzearen ondorioz, ibilgailu-mota horretan zihoazen bi lagun hil dira aurten, zoritxarrez.

Behin-behineko balantzearen datuen xehetasuna

2017an, behin-behinekoz, 4.869 trafiko-istripu gertatu dira; haietatik 3.265, hiriarteko bideetan, eta 1.604, hiri-bideetan eta bestelako bideetan.

Istripu guztietatik, 25 hilgarriak izan dira, non 28 lagun hil baitira.

Barne Zuzendaritza Nagusiak aurkeztu duen balantzetik, zenbait datu interesgarri ateratzen dira.

Hildakoen % 79 gizonezkoak ziren (22 biktima), eta % 21, emakumezkoak (6 biktima). Adinari dagokionez, hildakoen % 85 25 urtetik gorakoak ziren (24); horietatik % 21, 64 urtetik gorakoak (6), eta % 15, 25 urtetik beherakoak (4). Ezbehar hilgarrien artean, istripuen % 68an ibilgailuaren gidaria hil zen, istripuen % 7an gainerako bidaiariak hil ziren, eta istripuen % 25ean, oinezkoak.

Istripu hilgarriak izan dituzten ibilgailu-motei dagokienez, gehienak autoak izan dira, bat kamioia izan da, eta beste bat nekazaritza-ibilgailu bat izan da, arestian aipatutako bi txirrindulariez gain.

Gainerakoen artean, % 39 autoak edo furgonetak izan dira, % 25 oinezkoak izan dira, eta % 21 motozikletak eta ziklomotorrak izan dira.

Datu gehigarri gisa, ezbeharren % 50 astelehenean edo larunbatean gertatu zen, eta hildako gehienak uztailean izan ziren (5 hildako).

Urtarrilean eta abuztuan, ez zen inor hil istripuz.

 

Zauritu larriak eta arinak

Bereziki kezkatuta agertu da Barne Zuzendaritza Nagusia ez bakarrik hildakoengatik, baita zaurituengatik ere.

Arestian esan bezala, zauritu larrien kopurua murriztu egin da, baina zauritu arinena % 26,61 igo da.

Biktimak eragin dituzten istripu horietako asko gidatzean arreta galtzeagatik gertatu dira, gailu mugikorrak erabiltzeagatik, hain justu, batez ere telefonoak. Istripu gehiago gertatzen dira arrazoi horrengatik alkohola edo drogak kontsumitzeagatik edo abiadura handiegian joateagatik baino —faktore horiek ere oso ohikoak dira trafiko-istripuetan—.

   

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa