(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 356.000 euroko aparteko kredituaren foru lege-proiektua onartu du bi finka esperimentaletan inbertsioak egiteko asteazkena, 2018.eko maiatzak 23


Sartagudako eta Orreagako finkak dira, INTIAk ustiatzen dituenak


Aurtengo aurrekontuan 356.525 euroko aparteko kreditua emateko foru lege-proiektua onartzen duen akordioa onartu du gaurko bileran Foru Gobernuak, Nekazaritzako Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuarentzat (INTIA), Sartagudako eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egitearren. Behin Exekutiboak onartuta, testua Nafarroako Parlamentura bidaliko dute, han eztabaidatzeko, eta, hala behar izanez gero, onartzeko.

Sartagudako etxaldea Nafarroako Gobernuarena da eta Orreagakoa Kolegiatarena. Biak INTIA sozietate publikoak ustiatzen ditu.

Sartagudakoari dagokionean, inbertsioa eraikin nagusia berritzeko egingo da; hau da, ura ez sartzeko estalkia konpontzea, edo aretoren bat egokitzea bilera-gela bezala, prestakuntza-ikastaroak egiteko gela moduan edo ate irekien jardunaldietara joaten diren pertsonak hartzeko gela gisa erabiltzeko.

Finka esperimental ureztatua da, 20 ha-koa; bertan, nekazaritzako biltegi bat dago, eta barazki eta fruituen produkzioen entseguak egiten dira aire librean eta 232 barietaterenak negutegietan. Neguko letxuga mota ezberdinak, eskarolak, sortetarako tipulak landatzen dira; tokiko tomateren barietateak jasotzen dira; borrajen, zerben eta karduen izurriak kontrolatzen dira eta almendrondoenak, gereziondoenak, sagarrondoenak, muxikondoenak, irasagarrondoenak eta udareondoenak ere bai.

Orreagako finkari dagokionez, proiektuan erabilera mistoko bi abere-naberen estalkiak aldatu nahi dira, abereak ukuiluratzeko eta lehengaiak biltegiratzeko, duela 30 urtetik gora eraiki baitziren. Esnetarako ardien eta txahalen hazkuntzarako finka esperimentala da, eta 78 ha-ko azaleran ardien nabea eta gaztandegia ditu. Nabarmendu behar da artalde bat mantentzen dela "Aurpegi Beltz" motako latxa ardiekin esne ekologikoa produzitzearen inguruan esperimentatzeko, araldi naturalen bitartez intseminazioaren eraginkortasuna ebaluatzeko, eguneroko esnearen kontrola automatizatzeko, edota Orreagako ipar-mendebaldeko zonan larre-eremuen ustiapen eta hobekuntza erakusteko esperientziaren proiektua ere bai.

Guztira, INTIAk hamaika finka ditu barazki eta fruituen eta zerealen esperimentaziorako, bertako arrazak mantentzeko, intseminazio artifizialerako eta abereen kontzertaziorako. Finka esperimentaletan aspaldiko urteetan ez da inbertsiorik egin, eta Gobernuarentzat beharrezkoa da premia gehienekoak egitea garatutako esperimentazio-jarduerei eusteko, horien emaitzak sektorera iristen dira eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa