Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
20.000 euroko laguntza tarteko, aldi bateko harrera eta ostatua erraztuko du, Ixaropen Gune elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bitartez
Ollo kontseilaria, NBIko zuzendari-kudeatzaile Leranoz eta Itxaropen Gune elkartearen ordezkariak.
(
irudia handitu
)
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok hitzarmen berria sinatu du gaur goizean Itxaropen Gune elkartearekin, Nafarroan esplotazio sexualerako salerosketatik bizirik atera diren emakumeentzako aldi bateko harrera eta ostatua eskainiko duen baliabide espezifiko eta espezializatu baten kudeaketarako.
Zerbitzuak aldi bateko harrera erraztuko die emakumeen salerosketaren biktimei, baita hauen seme-alaba adingabeei ere, hala badagokio, segurtasun pertsonala eta leheneratzea bermatzeko asmoz. Bi plaza izanen ditu, gutxienez, eta urteko egun guztietan erabili ahalko da alderdi psikologikoak, soziolaboralak eta juridikoak barne dituen arreta-tratamendu integrala jasotzeko. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak koordinatuko duen zerbitzu honetatik, nork bere burua ezagutzeko eta leheneratzeko prozesuak bultza dezaketen bestelako ekintzak ere gauzatuko dira emakumeen salerosketaren biktimekin.
20.000 euroko dirulaguntza duen hitzarmen hau Ollo kontseilariak sinatu du elkartea ordezkatu duen Carlos González Vázquezekin batera, emakumeenganako indarkeriaren aurka borrokatzeko 14/2015 Foru Legeak agindutakoa betez, izan ere, lege horrek, emakumeen salerosketa emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpena dela ulertuta, salerosketatik bizirik atera diren emakumeentzako harrera-zerbitzua izateko betebeharra ezarri dio foru Administrazioari, esparru horretan lan egiteko prestakuntza eta esperientzia duen lantalde baten gidaritzapean.
Lankidetza-hitzarmena sinatzeko unea.
(
irudia handitu
)
Era berean, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko onartu zen 2016ko azaroaren 23ko Legeari atxikitako Ekintza Planean bildutako betebeharraren arabera, Nafarroako Gobernuak era koordinatuan lan egin behar du Foru Komunitatean esplotazio sexualerako emakumeen salerosketaren arloan diharduten bestelako erakundeekin. Zehazkiago esanda, 2018rako programazioaren barnean, hainbat neurri abiaraziko ditu emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen honen prebentzioan eta arretan aurrera egiteko; besteak beste, arreta emateko eta leheneratzeko ostatu-baliabide espezifiko baten sorrera.
Nafarroan, 2011n sortu zen esplotazio sexualerako emakume eta nesken salerosketaren aurkako Nafarroako Foroa, honelako egoeretan esku hartzen duten erakunde publikoak eta gizarte-erakundeak partaide dituena, salerosketa-sareen bitartez esplotazio sexualaren biktima diren Nafarroako emakumeen egoera aztertzeko eta, hortik abiatuta, errealitate honi aurre egiteko abiarazten ari diren esku-hartze protokolo eta mekanismoen hobekuntzarako proposamenak egiteko.
Itxaropen Gune elkartea
Itxaropen Gune elkartea bazteketa sozialeko arriskuan dauden giza-errealitateekin konprometitutako profesionalek eta boluntarioek osatzen dute, eta ibilbide luzea egina du arreta zuzena ematen, bereziki prostituzioan diharduten emakume migratzaileei eta esplotazio sexualerako emakumeen salerosketaren biktimei, elkartearen ekintza emakumeek prostituzioa egiten duten lekuetara zabalduz, pertsona hauen eskaerei eta beharrei kasu eginez, autonomia pertsonala nahiz lan-autonomia bultzatzeko banakako laguntza-prozesuak bideratuz eta konplexutasn handiko egoeretan harrerarako, zainketarako zein laguntzarako egoitza-baliabideak eskainiz.
Elkartea Nafarroako salerosketaren aurkako Foroko kidea da, errealitate honetan esku hartzen duten gizarte-erakundeetako bat den aldetik, eta era koordinatuan lan egiten du gainerako gizarte-erakundeekin eta erakunde publikoekin batera, emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko Ekintza Planean aurreikusita dauden ekintzak garatu ahal izateko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen