Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak eta Ibarreko Batzorde Orokorrak sustatuta, Basozaingoak eta Ingurumeneko teknikariek gainbegiratzen dute
Ezpal-makina
(
irudia handitu
)
Proiektu pilotu baten bitartez baso-aprobetxamendua egiten ari dira Punta Barrenan (Erronkaribar), Arrigorrietako Mendikateko eta Ezkaurre Haitzeko KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) barnean, biomasarako ezpala lortzeko. Jarduera Nafarroako Gobernuak eta Ibarreko Batzorde Orokorrak sustatu dute, eta Basozaingoak eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuko teknikariek gainbegiratzen dute.
Proiektuaren barnean, zizailatzeko makinak zuhaitzak osorik mozten ditu, ondoren basoko autokargatzaile baten bidez kargatzeko tokiraino eramateko. Hemen, atzerako hondeamakina pintzadunak ezpala egiteko makinara botatzen ditu, eta ezpala mendian bertan egiten da. Azkenik, kaxa itxiko kamioietan jaisten da helmugaraino.
Jarduera honen bitartez, mendiko larreen azalera gehitu nahi da, inguruneko abeltzaintza estentsiborako; hots, Nafarroako arrazako behiak eta ardiak. Halaber, ingurune ireki horietan egon daitezkeen basoko espeziei lagunduko die; esate baterako, Europako erbia edo eper grisa.
Jarduera-eremua.
(
irudia handitu
)
Mendiko portuetan eta larreetan abere-zama jaistearen ondorioz, horien azalera ere jaisten ari da. Basoko pinua, duen ahalmen kolonizatzaileari esker, espazio berri horiek hartzen joan da. Pinudi horien urtaro-kalitatea baxu samarra da eta interes komertzial gutxikoa, altuerako zona oso bistakoetan eta lurzoru gutxikoan aurkitzeagatik.
Bestalde, Nafarroan, puntu honetan bakarrik aurkitzen da Astragalus sempervirens landarea, larre harritsuetan egon ohi dena; zati bat pinudi horiek hartzen dutenez, jarduera honekin askatu eta bultzatu nahi da.
Azken hamarkadetan, nabarmen gehitu da erregai-kopurua mendietan. Horrela, jarduera honen bidez, mendikatean zehar suebaki bat sortzea erraztuko da zeharka, egon daitezkeen suteen aurrean baso-masaren jarraipena murrizteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen