(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak plantilla organikoa eguneratu du udan onartuko dituen Osasunerako eta Administrazio Nukleorako ezohiko LEPetarako asteazkena, 2018.eko uztailak 4


Horrela, eskaintzari atxikitako 996 lanpostuen artean euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten 80 plazak zehaztu ditu


Gobernuak plantilla organikoa aldatzeko bi Foru Dekretu onartu ditu gaurko saioan, udan Osasunerako eta Administrazio Nukleorako onartuko dituen ezohiko Lan Eskaintza Publikoetarako. Foru Dekretu horietan, eskaintzari atxikitako 996 lanpostuen artean (621 Osasun esparruan, 14 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuan eta 361 Administrazio Nukleoan) euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten 80 plazak zehaztu dira. Hauxe da Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek martxoan iragarritako 2.137 plazako ezohiko LEPa onartzeko aldez aurreko pausoa. Gogoan izan behar da ezohiko LEP honetako 1.141 irakasle plazak onartuta daudela dagoeneko.

Euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten 80 plazen artean, 73 sortu berriak dira eta 7 aurretik euskararen eskakizuna zuten plazei dagozkie. Honek esan nahi du LEPan bildutako plaza berrien % 8,03k euskararen ezagutza derrigorrezkoa duela hiru maila hauetan: B1 zaindari plazetan; B2 Osasuneko eta Basozaingoko plazetan; eta C1 Administrazio Nukleoaren eskaintzako gainerako plazetan. Horrez gain, euskararen ezagutza derrigorrezkoa zuten eta orain arte behin-behineko langileek betetzen zituzten Osasuneko eta Nukleoko beste bost plaza gehitu dira.

Ezohiko edo egonkortzeko Lan Eskaintza Publiko hau 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaitutako ezohiko prozesuaren emaitza da. 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.6 artikuluan xedaturikoaren arabera, lege horretan zehaztutako sektore jakin batzuetan, administrazio publikoek, lanpostuak berriro betetzeko ohiko tasaz gain, tasa gehigarri bat eduki ahal izango dute aldi baterako enplegua egonkortzeko: gehienez, aurrekontua esleituta eduki duten eta 2016ko abenduaren 31 baino lehenagoko gutxienez hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe bete diren lanpostuen ehuneko 90.

Osasuneko LEPan euskara derrigorrezkoa duten plazen xehetasuna

Osasunbideko LEPan euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten 43 plazak (LEPak 621 plaza ditu guztira), honako kategoria eta helmuga profesional hauei atxikitakoak dira:

- 23 erizain plaza: 8 plaza Nafarroako Ospitalegunerako (NOG); 4 plaza Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzurako; 3 plaza Nafarroako hiriburuko osasun-zentroetarako (Buztintxuri, Arrotxapea eta Txantrea); eta gainerako 8 plazak Antsoain, Berriozar, Etxarri-Aranatz, Uharte, Izaba, Lesaka, Sarriguren eta Zizur-Etxabakoitzeko osasun-zentroetarako.

- Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako 6 teknikari plaza NOGerako.

- 5 mediku plaza Antsoain, Doneztebe, Lizarra, Lesaka eta Orkoiengo LMTetarako.

- 2 petriatra plaza Elizondo eta Leitzako LMTetarako.

- Erizaintzako profesional espezialisten 2 plaza NOGerako.

- 2 zaindari plaza NOGerako.

- Mediku plaza 1 Elizondoko Larrialdi Zerbitzurako.

- BFA/Psikiatriako laguntzaile plaza 1.

- Psikologo klinikoaren plaza 1 Ermitagañako Osasun Mentaleko II-B Zentrorako.

Administrazio Nukleoko LEPan euskara derrigorrezkoa duten plazen xehetasuna

Administrazio Nukleoko LEPan euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten 28 plazak (LEPak 361 plaza ditu guztira), honako kategoria eta helmuga profesional hauei atxikitakoak dira:

- Osasun-zentroetako administrari laguntzaileen 17 plaza: 7 plaza Nafarroako Ospitalegunerako; 3 plaza Nafarroako hiriburuko osasun-zentroetarako (Iturrama, Milagrosa eta Arrotxapea); plaza 1 Osasun Mentaleko Zuzendaritzarako; eta gainerakoak Altsasu, Uharte, Izaba, Zaraitzu, Atarrabia eta Zizur-Etxabakoitzeko osasun-zentroetarako.

- 8 basozain plaza, euskal eremuari dagozkion mugarteetarako.

- 2 hezitzaile plaza Iruñeko San Jorge Haur Eskolarako.

- Prestakuntza eta Enpleguko Gradu Ertaineko Tituludun plaza 1, Nafar Lansareak Donezteben duen bulegorako.

Osasun Publikoaren eta Lan-Osasunaren Institutuko plazen xehetasuna

- Osasun Publikoko 2 ikuskatzaile plaza, Lesakarako eta Altsasurako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa