Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
LGTBI+ pertsonek Nafarroan zer-nolako errealitateak bizi dituzten jakiteko galdetegia jarri du abian
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren egoerari buruzko Diagnostikoa egiteko lanak abian jarri ditu, eta, ondoren, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko Ekintza Plana jorratuko da.
Diagnostikoaren helburua da Nafarroan LGTBI+ pertsonek, eremu sozial ezberdinetan nahiz administrazioarekiko erlazioetan, bizi dituzten errealitateak erakustea, LGTBI+ Legea bera ezartzea programatu eta modu koherentean egokitze aldera.
Modu horretan, hiru zatiko galdetegia diseinatu da, eta Gobernu Irekiaren Atarian eskura daiteke. Lehen zatia LGTBI+ pertsonek Nafarroan izan ditzaketen premiei buruzkoa da, bigarrena 8/2017 Foru Legean jasotako neurriak abian jartzerakoan ezarri beharreko lehentasunen ingurukoa, eta, azkenik, hirugarrena, datu soziodemografikoei buruzkoa; azken horretan kontuan hartzen dira hainbat aldagai sozial, analisi orokorra egitearren.
Inprimaki hori prestatzeaz gain, lan-saioa egin da taldeekin eta elkarteekin, elkarren artean lantzeko inprimakian jasotzen diren gaiak.
Diagnostiko sozialarekin batera, banako eta talde txikietako elkarrizketak egin zaizkie departamentu ezberdinetako pertsona giltzarriei, departamentu bakoitzaren jarduera-eremuaren errealitatea detektatzeko xedearekin.
Inprimakia
Inprimakia eskura izango da uztailaren 27ra bitarte. Ondoren, lortutako emaitzak eta iturri kuantitatiboetako datuak aztertuko dira; modu horretan, Ekintza Planaren zirriborroari hasiera emango zaio, eta azken hori ere parte hartzeko prozesuan landuko da udaren amaiera aldera.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen