(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

590 eskaera onartu dira Nafarroako Administrazioko Atal, Negoziatu eta unitate asimilatuetako 331 buruzagitzatarako astelehena, 2018.eko irailak 3


Hauetagaiek dagozkien ekintza-plana eta merituak aurkeztu beharko dituzte irailaren 4tik 24ra bitartean


Guztira, 590 eskaera behin-betiko onartu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta honen erakunde autonomoetako Atal, Negoziatu eta unitate asimilatuetako 331 buruzagitza betetzeko. Lehenengo merezimendu lehiaketa honetan, deialdiaren unean hutsik edo barneko izendapenaren bitartez beteta zeuden buruzagitzen erdiak deitu dira, eta honen ondoren, beste lehiaketa bat deituko da gainerako plazetarako.

Aurkeztutako 602 eskaeretatik, 590 behin-betiko onartu eta 12 baztertu dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratutako behin-betiko zerrendaren arabera. Zerrenda navarra.es atariaren fitxan eta Nafarrooako Gobernuaren iragarki taulan ere kontsulta daiteke.

Deitutako merezimenduen lehiaketa honi atxikitako 331 buruzagitzez jabetzeko, nahitaezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko nahiz erakunde autonomietako funtzionarioa izatea, zerbitzu aktiboko egoeran, zerbitzu berezietan edo salbuespen-egoera berezian izatea eta buruzagitza bakoitzerako ezarri diren baldintza espezifikoak betetzea.

Ekintza-plana eta merituak

Hautagaiek ekintza-plana eta atxikitako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, bihar hasita, irailak 4, eta hilaren 24ra bitartean. Ekintza-plana aurkeztu eta dagokion Epaimahaiaren aurrean defendatzea izanen da baloratu beharreko lehendabiziko proba. Kanporatzeko proba izanen da eta gutxienez 24 puntu lortu beharko dira gainditzeko, gehienezko puntuazioa 48 puntukoa delarik.

Planak honako alderdi hauek bildu beharko ditu: esku-hartu beharreko egoera eta beharrei buruzko azterketa, lortu beharreko helburu espezifikoen definizioa, helburu horiek lortzeko gauzatu beharreko ekintza eta estrategien proposamena, talde-lana: eginkizun nahiz erantzukizunen eta hauek lortzeko giza-baliabide eta baliabide materialen esleipena eta banaketa, eta prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko zein erabakiak hartzeko erabiliko diren epeak eta kudeaketa arloko adierazleak.

Plana baloratu ondoren, merezimenduen lehiaketa eginen da, onartutako hautagai bat baino gehiago egotekotan. Aintzakotzat hartuko dira merituak, gaitasuna, esperientzia eta zuzendaritza arloko erantzukizunak betetzeko iaiotasuna. Horren harira, merituen lehiaketak honako kontzeptu eta gehienezko puntuazioak izanen ditu: unitatearen ekintza-planaren aurkezpena (48 puntu), prestakuntza eta irakaskuntza (26 puntu), hizkuntzen ezagutza (26,50 puntu), Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak (16 puntu) eta INAPen txosten psikoteknikoa (10 puntu).

Hizkuntzen ezagutza egiaztatzea beharrezkoa duten buruzagitzen kasuan, ezagutza hori egiaztatzeko titulaziorik ez dagoen kasuetan, hautagaiak izkuntzen ezagutza egiaztatzeko proba egin ahalko du.

Proba guztiak egin eta plan eta merezimendu guztiak baloratu ondoren, Epaimahaiak prozesuaren emaitza emango du ezagutzera navarra.es atarian dagokion fitxaren eta iragarki taularen bitartez.

Buruzagitza lortzen duen pertsonak hamar egun naturaleko epea izanen du karguaz jabetzeko, izendapena egiten den egunetik hasita. Buruzagitzak sei urte naturaleko iraupena izanen du. Epea bukaturik, postua behin-behingoz mantendu ahalko da deialdi berria egin arte. Gainera, sei urteko epe horren barnean, jarduerari buruzko ebaluazioa eginen da kargua hartu eta urtebetera eta hiru urteren buruan.

Inplikatutako eragile guztiekin egindako negoziazio-prozesu luzearen ondoren arautegia aldaraztea xede izan duen buruzagitza-deialdi honen bitartez, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek oso-osorik bete du buruzagitzen nahierako izendapenak baztertu eta lanpostu horietarako gaitasunetan, merituetan eta berdintasunean oinarritutako izendapenekin betetzeko konpromisoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa