(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Lodosako garapen industriala desblokeatu eta industrialde berria abian jartzeko lehendabiziko pausoak eman ditu asteartea, 2018.eko irailak 11


Hamarkada bateko geldialdiaren ondoren, Manu Ayerdi lehendakariordeak eta Nasuvinsa sozietateak 240.000 metro koadro urbanizatu eta 4,7 milioiko inbertsioa duen egikaritze-plana aurkeztu diete Udalari eta tokiko enpresa-eragileei


Lodosan egindako bileran

Bileran egindako atsedenaldia. Erdialdean, José Mª Aierdi, Manu Ayerdi eta Pablo Azcona. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik Lodosan aurkeztu ditu gaur Lizarrako Erriberako herri honen garapen industriala berraktibatuko duen hirigintza-planaren lehendabiziko pausoak. Nasuvinsa sozietate publikoak bultzaturiko ekintzek hamarkada batez geldirik egon den aurreko Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) birdimentsionatu eta desblokeatu eta industrialde berriaren lehen fasea gauzatzeko lanak abiatuko dituzte, proiektuaren bideragarritasuna bermatuko duen formula batez eta 4.7 milioi euroko inbertsio publikoaren laguntzaz.

Manu Ayerdi lehendakariordeak eta Nasuvinsako zuzendari-kudeatzaile José Mª Aierdik bilera egin dute gaur goizean, Lodosako Kultur Etxeko Lanton aretoan, Pablo Azcona alkatearekin, Udaleko zenbait zinegotzirekin eta tokiko enpresa-eragileekin, lurzoru eta hirigintzako sozietate publikoak landu eta abian jarri duen planaren xehetasun teknikoak ezagutzera emateko.

Lodosako udal mugarteko lurretan, Sartagudarekiko mugan eta autobiderako sarbide zuzenarekin eratuko den Cabizgordo industrialdearen lehen fasea garatzeko tramiteak hasita, proiektuan 240.000 metro koadroko guztizko azalera urbanizatzea aurreikusi da; horietatik, 164.000 metro partzelak egiteko. Lurzorua 28 euro inguruko prezioan merkaturatuko da metro koadroko. Era berean, Nasuvinsak azpiegitura eta hornidurei buruzko proiektuak enkargatu ditu, eta horiek guztiak idazketa fasean daude egun.


Industrialdeko jarduketa-eremuko planoa.

Industrialdeko jarduketa-eremuko planoa. ( irudia handitu )

“Ebroko ardatzerako mugarria”

Ayerdik nabarmendu duenez, aurreko UGPSa onartu eta hamarkada bateko geldialdiaren ondoren Gobernuak bultzatu eta gaur aurkeztu duen jarduketa hau “garrantzi handiko mugarria da Lodosako garapen industrialerako, izan ere, herri hau Ebroko garapen-ardatzaren eragile nagusietakoa ez ezik, kokaleku estrategikoa izango da Foru Komunitateko berraktibazio sozioekonomikoa bultzatzeko gaitasun handiak dituen eta etengabe suspertzen ari den eskualde honetan”.

Bestalde, Pablo Azcona alkateak azpimarratu du Lodosak Ebroko autobiderako irteeran industrialdea izatea “herri honetan luzaz amestutako proiektua izan dela, eta iraganean izandako fikziozko ikuspegi espantsionisten gainetik, orain gauzatzen hasiko dela, pragmatismoa ezaugarri izan duen eta gure eskualdeko egitura ekonomikoaren beharrei eta egiazko errealitateari atxikita egon den kudeaketari esker”.

Hasieran, Nafarroako Gobernuak 2008an onartutako Udalaz Gaindiko Plan Sektorialean (UGPS), milioi bat metro koadro inguru urbanizatzea aurreikusten zen Lodosako industrialde berria antolatzeko, baina neurri horiek –eta aurreikusitako 31,5 milioi euro inguruko inbertsioa– kontuan harturik, proiektua gaindimentsionatuta zegoen orduko eskarirako eta, ondorioz, proiektuaren garapena bideraezina zen. Horren harira, azken hamarkadan ez da ezein jarduketarik gauzatu.

Enpresen eskaria

Foru Exekutiboko Garapen Ekonomikoko Departamentuak, Nasuvinsa hirigintza sozietatearen bitartez, lehen fasea abian jartzeko konpromisoa hartu du, Lodosan finkatzea aurreikusia duten enpresa garrantzitsuen egiazko eskariari erantzunez –Udalarekin eta Nasuvinsa sozietatearekin harremanetan jarri dira, jarduketaz galdezka–, eta honek garapen murritzagoa gauzatzea ahalbidetuko du, baina bideragarritasun osoz eta lanak urtebetetik beherako epean hasteko asmoz.

Krisi ekonomikoak eragindako hamarkada bateko geldialdiaren ondoren, Lodosakoa da Manu Ayerdi buru duen departamentuak eta Nasuvinsak Ebroko eskualdeetan lurzoru industriala garatzeko eta bertako enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko abiarazi duten bigarren jarduketa, duela urtebete Caparrosoko industrialde berria aktibatu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa