(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txikizkako merkatarientzat negozioaren diagnostiko-programan parte hartzeko epea luzatu da asteartea, 2018.eko irailak 18


Garapen Ekonomikoko Departamentuaren ekimen honen bitartez, saltokien egoera sakon aztertzeaz gain, kudeaketa hobea egiteko gomendioak eskaintzen dira


Programari esker, 12 txikizkako edo hurbiltasuneko saltokik beren ezaugarriak eta negozio-eredua aztertzeko eta hobetzeko detektatutako eremuen gainean jarduera-plana egiteko aukera izango dute. Garapen Ekonomikoko Departamentuak programan parte hartzeko epea luzatu du.

Zehazki, saltokiaren eraketa eta jarduerarekin zerikusia duten alderdi guztiak sakon aztertzeko diagnostiko-zerbitzua eskaintzen da, eta, era horretan, indarguneak eta ahulguneak zeintzuk diren ikus ahal izango da. Saltokiari buruzko datuak bildu eta aztertu ondoren, parte-hartzaile bakoitzari gomendio tekniko batzuk egingo zaizkio kudeaketa berritzeko eta optimizatzeko.

Diagnostikoa Nafarroako Merkataritza Ganberako profesional-taldeak egingo du. Nafarroako Gobernuak programaren %80a finantzatuko du. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da harik eta aurreikusitako 12 negozioko kupoa bete arte.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duten establezimenduek eskaera inprimaki honen bitartez aurkeztu beharko dute eta posta elektroniko bidez helbide honetara bidali: ipuncel@camaranavarra.com. Era berean, informazio gehiago eskura daiteke www.comercio.navarra.es web orrialdean eta 948 077 070 telefonoan (luzapena: 1153), 8:30etik 17:00etara bitartean.

Ekimenean parte hartu ahal izango dute 47.11 eta 47.79 taldeetan (EJSN-2009) jarduera duten Nafarroa osoko establezimendu komertzialek; edonola ere, baldintza hauek bete beharko dituzte: bi urtetik gorako antzinatasuna izatea, udalerri bateko hiri-bilbean kokatuta egotea, mikroenpresa edo enpresa txikitzat hartzea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

Jasotako eskaerak aurkezpen-ordenaren arabera onartuko dira, eta eskualde bakoitzeko kupo hauek egongo dira: Iruña eta eskualdea, bost saltoki; Tutera, bi saltoki; Ipar Mendebaldeko Nafarroa, Pirinioak, Lizarra aldea, Nafarroako Eki-erdialdea eta Erribera, saltoki bat bakoitzeko.

Programa Hurbileko Txikizkako Merkataritza Planean kokatzen da. Nafarroako Gobernuak otsailean onartu zuen, eta Planaren lau jarduera-ardatzetariko bat da sektoreko eteen lehiakortasuna hobetzea.

Zer eskaintzen da?

Zehazki, diagnostikoaren prozesuan sei urrats sartzen dira. Lehenik eta behin, establezimenduari buruzko oinarrizko informazioa biltzen da: forma juridikoa, egitura, eta, tutorearen laguntzarekin, negozioaren profil orokorraren zirriborroa egiten da, sorrera, finkapena eta bilakaerari buruzkoa.

Jarraian, bestelako informazioa biltzen da: establezimenduaren ezaugarri fisikoak eta barneko nahiz kanpoko diseinua, antolaketa eta produktu-aukera edo erreferentziazko merkatua eta kokatutako lekuko eragin komertzialaren eremua.

Halaber, bezero-mota nagusia identifikatu eta deskribatuko da, ematen zaion arreta-zerbitzua kontuan hartuaz, online zerbitzua barne.

Ekonomiaren ikuspegitik, irabazi-marjinak, urteko fakturazioaren bilakaera eta produktu edo zerbitzu bakoitzeko segmentazioa aztertuko dira, inbertsio berriak egitea komeni den ala ez aztertzearekin batera.

Azkenik, txosten bat egingo da prozesatutako informazioa zehaztuaz eta ondorioak eta hobetzeko detektatutako lehentasunezko eremuak adieraziaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa