(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzako 2018/2019 ikasturteko beka eskariak egiteko epea ireki da asteartea, 2018.eko irailak 18


Astearte honetan argitaratu da beka-deialdia NAOan eta izena emateko epea 2018ko urriaren 31n itxiko da 


Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur, irailak 18, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 607/2028 Ebazpena, unibertsitateko, unibertsitate ondoko eta unibertsitatez besteko ikasleei zuzendutako 2018/2019 ikasturteko Beken Deialdi Orokorra onartzen duena. Izena emateko epea 2018ko urriaren 31raino luzatuko da, hau barne.

Nafarroako Gobernuak 4.334.104,00 euro banatuko ditu guztira, irakaskuntza edo matrikula, garraio, jantoki, ostatu, aparteko laguntza eta espediente akademikorako beketan. Laguntza hauek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak deituriko laguntzen osagarriak dira.

Hezkuntza Departamentuak 2018-2019 ikasturteko unibertsitateko eta unibertsitate ondoko ikasleen irakaskuntza, garraio, jantoki, ostatu, aparteko laguntza eta espediente akademikorako bekak deitu ditu. Gainera, deialdi honetan unibertsitaterako sarbide-ikastaroa UNEDen egiten ari diren 25 eta 45 urtetik gorako ikasleek ere laguntzez profitatzeko aukera izango dute deialdian parte hartzeko, Ministerioren deialdian ez bezala. Nafarroako Gobernuak ematen dituen bekak Ministerioaren laguntzen osagarriak dira eta telematikoki tramitatuko dira.

Beka-deialdi hau seme-alabak ez-derrigorrezko ikasketa dituzten familientzako dira, irakaskuntza, garraio, jantoki eta ostatu gastuak arintzeko, unibertsitate gradu eta master arautuak, nahiz Lanbide Heziketa, Batxilergoa, ikasketa artistikoak, erlijio-ikasketak eta hizkuntzak ikasten ari direnentzat, hain zuzen ere. Era berean, unibertsitaterako sarbide-ikastaroa UNEDen egiten ari diren 25 eta 45 urtetik gorako ikasleek ere eskubidea izango dute deialdian parte hartzeko, Ministerioren deialdian ez bezala.

Kontzeptu hauek (irakaskuntza, garraioa, jantokia, ostatua, aparteko laguntza eta espediente akademikoa) familia-errentan diru-sarrera txikienetatik diru-sarrera handienetara ezarritako lau mailaren arabera banatuko dira, familia ugaria ote den ere kontuan harturik.

Familia-errenta

Familia-errentaren arabera kalkulatzen dira beka hauek, zehazki, diru-sarrera (4 mailatan banaturik) eta familiako kide kopuruaren arabera. Esaterako, 4 kideko familia bateko pertsona batek, 28.288 euroko diru-sarrera edukita, 1.mailan legoke (diru-sarrera baxuenean) eta 55.108 euroko (4.maila) diru sarrera duen 4 kideko familia kide bati baino diru kopuru handiagoa legokioke.

Unibertsitate ikasketei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate publikoak eskaintzen ez dituen ikasketak Nafarroako Unibertsitatean zein estatutuko beste zentro publiko nahiz pribatuetan egin nahi duen ikasleak iazko deialdian lehenengoz onartutako aukera berberetan aurkez daiteke deialdira. Izan ere, aldaketok errekurritu baziren ere, Nafarroako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen errekurtsoa, deialdiaren baliozkotasuna adieraziz.

Eskaera telematikoa

2018/2019 ikasturterako bekak edo laguntzak Hezkuntzako webgunean ageri den eskaera-orria betez eskatu behar dira.

Tramitazioaren baldintzak irakurri ondoren, esteka horrek navarra.es webguneko eskaeraren fitxara eramaten du, eta horretan sartzeko honako identifikazio sistema hauek erabil daitezke: NANa+PINa (Nafarroako Zerga Ogasunak emandakoa) edo erabiltzailearen ziurtagiria (ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa).

Orria bete eta ezarritako prozedura telematikoaren bitartez bidali ondoren, beka eskaera aurkeztuta eta sinatuta geldituko da ondorio guztietarako; ondorioz, ez da beharrezkoa izango eskaera eredua inprimatzea edo inon fisikoki aurkeztea.

Gogoan izan eskaera NANa+PINa erabiliz egin nahi izanez gero, PINa izan behar dela edo aurretik Nafarroako Zerga Ogasunean eskatu behar dela webgunearen bitartez.

Era berean, tramitazio arloan sar daiteke esteka honetatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa