(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak emakumeen aurkako indarkeria artatzeko Nafarroako baliabideak ebaluatu ditu lehendabiziko aldiz asteartea, 2018.eko irailak 18


Harrera eta arreta juridikoa emateko eredu berri bat ezarri eta bestelako neurri osagarriak hartuko dira lehenengo ebaluazio honetan oinarrituta


La consejera Ollo y la directora del INAI, en su comparecencia ante la prensa.

Ollo kontseilaria eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, prentsaurrean hitz egiten. ( irudia handitu )

Foru Exekutiboak emakumeen aurkako indarkeria artatzeko Nafarroan dauden baliabideei buruzko lehen ebaluazioaren ondorio nagusiak aurkeztu ditu gaur. Jardunean dauden baliabideak aztertu eta baloratzea eta indarkeria egoeran dauden emakumeen beharrei erantzuteko egin daitezkeen hobekuntzak zehaztea da ebaluazioaren helburu nagusia.

Dokumentuak emakumeen aurkako indarkeriaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean dauden laguntza ekonomikoak aztertu ditu, baita larrialdi-zentroak, harrera-etxeak eta egoitza-etxebizitzek osaturiko harrera-baliabideak eta Emakumeen Arreta Juridikoa emateko Zerbitzuaren lege arloko laguntza ere.

Ebaluazioa NABIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozekin batera aurkeztu duen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Olloren esanetan, “gaurkoa 14/2015 Foru Legeari eta honen Ekintza Planari atxikitako erantzukizunezko eta gardentasunezko ariketa da, gure gizartean dagoen errealitateari, neska eta emakumeen giza-eskubideak urratu, bizitzarako, osotasun fisiko eta psikologikorako zein osasunerako eskubideak eta oinarrizko beste eskubide batzuk ukatu eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren funtsezko printzipioa hausten duen errealitate horri aurre egitea xede duena”.

Ebaluazioa arreta-sistemaren indarguneetatik abiatuta landu da; esaterako, indarkeria mota guztiak aurreikusten dituen Legea, edota biktimak diren emakumeak indarkeria mota eta adierazpen guztiak kontuan hartuz artatzen dituzten baliabide bermatuak eta arreta-sistema irisgarria, aurretiaz salaketa jartzea eskatzen ez duena.

Laguntza ekonomikoak

Txostenak biktimak diren emakumeei zuzendutako enplegagarritasun eta larrialdiko laguntza espezifikoak ebaluatu ditu, Errenta Bermatua barne. Ildi honetan, laguntzen estaldura handitu eta kudeaketa-prozesuan genero-ikuspegia txertatu behar dela ondorioztatu da. Azkenik, txostenak adierazi du beharrekoa dela biktimak aintzat hartzea aipatutako laguntzak planifikatzerakoan.

Harrera-baliabideak

Harrera-baliabideen ebaluazioari dagokionez (3 mailatan egituratuta daude: egonaldi laburra, ertaina eta luzea), txostenak indarkeria mota eta adierazpen guztiei eman beharreko erantzuna hobetu eta seme-alabak artatzeko baliabide gehiago abiarazi behar direla azpimarratu du. Azkenik, beharrezko zerbitzuak, egitura eta esku-hartze eredua, kudeaketa mota eta profesionalak aintzat hartuko dituen baliabideen eredu berri bat proposatu behar dela nabarmendu du, Foru Legean jasotakoaren harira.

Arreta Juridikoa emateko Zerbitzua

Bukatzeko, txostenak, indarkeria egoeran dauden emakume guztiendako arreta bermatzen duten zerbitzu juridikoak ebaluatu ditu. Ondorio gisa, zerbitzu horien finkatze maila handia nabarmendu du, arretaren kalitatea bermatu, formakuntza-eredua berrikusi eta zerbitzuen zabalkundean lan egiteko beharrarekin batera. Halaber, txostenak genero-ikuspegia tarteko duen arreta juridikoaren eredu berri baterantz aurrera egin behar dela adierazi du.

Proposamenak

Txostenean, halaber, epe labur, ertain eta luzean abiarazi beharreko proposamenak bildu dira.

Epe laburreko proposamenei dagokienez, honako hauek nabarmendu ditu: salerosketaren biktima diren emakumeei ostatua emateko baliabidea abian jartzea; la harrera-baliabideetako pertsonala handitu eta segurtasun-neurriak hobetzea; ebaluatutako zerbitzuen koordinazioa eta jarraipena hobetzea; eta harrera-baliabideen eredu berri bat proposatuko duen lantaldea sortzea.

Epe ertainean, honako hauek nabarmendu ditu: laguntza ekonomikoei buruzko talde tekniko baten sorrera, tramitazioa hobetu eta eskatzaileen birbiktimizazioa saihestuko duten irizpide eta prozedurak ezartzeko asmoz; larrialdiko laguntzen birformulazioa eta kaltea konpontzeko laguntzen inplementazioa, eta harrera-baliabideen nahiz EAZaren kudeaketa eta esku-hartze sistema hobetzeko neurriak.

Epe luzean, txostenak harrera-baliabideen eredu berri bat ezarri behar dela nabarmendu du, Arreta Juridikoa emateko Zerbitzuan genero-ikuspegia tarteko duen eredu berri bat txertatzeaz gain.

Metodologia

Ebaluazioan erabilitako lan-metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izan da. Guztira, 143 pertsonak parte hartu dute (124 emakumek eta 19 gizonek), baliabideak kudeatu eta horren gaineko erabakiak hartzen dituztenak, indarkeriatik bizirik iraun eta baliabideak erabiltzen dituzten emakumeak, erakundeak, emakumeen taldeak eta kolektibo feministak, eta emakumeen aurkako indarkeriaren arreta eta prebentzio sisteman parte hartzen duten bestelako pertsonak barne hartuta. Ebaluazioa lantzeko tekniken artean, banakako zein taldekako elkarrizketak egin dira, baita bizirik atera direnen kasuen azterketak eta gaien araberako taldeak ere.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa