(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako liburutegiak larunbatean hasiko du udazkeneko programazioa asteartea, 2018.eko irailak 18


Aurtengo nobedadeen artean bi ziklo azpimarratu behar ditugu, filosofiakoa bata eta historiakoa bestea


Datorren astelehenean, irailak 24, Nafarroako Liburutegiak udazkeneko programazio kulturala hasiko du. Programazioak jada oso errotuta dauden zikloak, literatura unibertsalaren Los ochomiles kasu, eta hiru hilez behin aldatzen joango diren proposamenak barne hartzen ditu. Aurtengo programan apusturik garrantzitsuenetako bat “Pensar ahora, pensar el mundo” filosofia-zikloa da. Ramón Andrés-ek zuzenduko du, eta emanaldien aretora Víctor Gómez Pin edo Félix Duque bezalako filosofoak ekarriko ditu. Sei jardunaldietan zehar Giorgio Agamben, Martin Heidegger, María Zambrano, Weil eta Sigmund Freud pentsalarien obrak aztertuko dituzte.

Aurtengo beste nobedade bat “Transiciones: Del franquismo a la democracia”  zikloa da. Parte-hartzaileek Espainiako historialari ospetsuei entzun eta haiekin solasean aritzeko aukera edukiko dute. Horien artean egongo dira Santos Juliá, Juan Pablo Fusi eta Germán Labrador Méndez, eta baita ohiz kanpoko lekukoak ere, Soledad Becerril kasu, ministro izan zen lehenbiziko emakumea, gobernuan UCD zegoenean.  Duela gutxi trantsizioari buruzko lanak argitaratu dituzte horiek guztiek.

Nafarroako Liburutegiak Nafarroako Ateneoarekin batera antolatu du zikloa.

Hirugarren urtez, Nafarroako Liburutegiak Idazleen Eguna ospatuko du. Ekitaldi partizipatibo horretan hainbat idazlek egile klasikoei omenaldia egiteko haien testuak irakurriko dituzte. Urriaren 15ean da hitzordua, emanaldien aretoan.

Autore nafarren obra zabaltzeko xedez, Liburutegiak Pablo Antoñanari buruz mahai-ingurua eta interesgunea antolatu ditu, urriaren 9an, arratsaldeko zazpietan. Azaroaren 8an, “Literatura, exilio y transexualidad” izeneko hitzaldian zehar, Leonor de Recondo idazle frantziarrak bere obrari buruz hitz egingo du, eta hilaren 26an, Arantxa Iturbe eta Irati Jimenez, euskarazko bi idazle garrantzitsu, “Literatura, feminismoa eta beste gauza batzuei buruzko elkarrizketa” izenburupean solasean arituko dira.

Hiruhilekoari amaiera emateko, Anna Caballé espezialistak  2019an “Límites difusos: Realidad y ficción en las obras literarias” izenburuarekin jarraipena izango duen zikloaren lehen hitzaldia emango du: “Las literatura del yo”.

Bestalde, irakurketa-klub batzuetan clubes de lectura izena emateko epea zabalik dago. Tokia dutenen artean daude “Vasos comunicantes” (zinema eta literaturan espezializatua), “La máquina del tiempo” (nobela historikoan espezializatua) eta topaketak eta irakurketak euskaraz egiten dituen “Irakurleen artean”. “English Film club” taldean ere tokia badago. Hilabete bakoitzaren hirugarren ostiraletan biltzen da zineman bertsio originalean ikusitako filmak ingelesez komentatzeko

.

Erakusketak eta musika

Erakusketen atalean María del Villar Berruezo poeta eta dantzariari eskainitako erakusketa eta mahai-ingurua programatu dira. María del Villar Berruezo XX. mendearen lehenengo hamarkadetan Europako eszenatokirik garrantzitsuenetako batzuetan aritu zen, eta 30eko hamarkadan literatura-karrera hasi zuen Parisen.

Halaber, “Otras artes” izenaren pean hainbat ekitaldi antolatu dira: Alberto Rodríguez Purroy kantautorearen “Leonard Cohen, poeta” kontzertua, irailaren 24an; “Mujeres y niñas” antzerki- eta dantza-ikuskizuna, urriaren 17an; eta “Don Fernando. In memoriam Fernando Remacha” diskoa aurkezteko gitarra-kontzertua, azaroaren 6an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa