(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pau Marí-Klosek, Haurren Pobreziaren kontrako Borrokaren goi-mandatariak, ostegun honetan hitzaldia eskainiko du Iruñean asteartea, 2018.eko irailak 18


Hitzordua 12:30ean izango da Civican Auditorioan, Nafarroako Gobernuaren Errealitate Sozialeko Behatokiak burutzen duen "Behatokiaren Hitzaldiak" zikloaren esparruan


Pau Marí-Klosek, Haurren Pobreziaren kontrako Borrokaren Goi Mandatariak, "Haurren pobreziaren kontra borrokatzea. Zergatik? Nola?" hitzaldia emango du CIVICAN Auditorioan. Bertan, kasuistika honen Espainiako profilak eta bilakaera aztertuko ditu, arreta jartzea beharrezko egiten duten arrazoiekin batera. Hitzaldia ostegun honetan, irailaren 20an, izango da, 12:30ean. Hitzaldia Eskubide Sozialen Departamentuko Errealitate Sozialeko Behatokiak burutzen duen "Behatokiaren Hitzaldiak" zikloaren barnean kokatzen da.

Azken garaietan, badirudi haurren pobrezia, azkenik, gure herrialdeko agenda mediatikoan eta politikoan sartu dela. Pedro Sanchez buru duen gobernu berriaren lehen erabakietako bat izan da Haurren Pobreziaren kontrako Borrokarako Goi Komisarioa sortzea, Espainian erakunde ezezaguna, eta horren funtzio nagusien artean aurkitzen dira instantzia administratibo ezberdinek egiten dituzten ahaleginak koordinatzea eta fenomeno hori zuzentzen lagun dezaketen neurri berrien diseinuaren buru izatea. Interes hori ez dator bat arazoak azken hamarkadetan izan duen arreta-ezarekin, nahiz eta arazoaren larritasuna eta inplikazioak jada bistakoak izan.

Hitzaldian, Pau Marí-Klosek askotariko argumentuak aztertuko ditu (justizia soziala, kohesioa, eraginkortasuna, generazio arteko solidaritatea, birbanaketa, e.a.), haurren pobreziaren aurkako borrokari lehentasuna ematea gomendatzen dutenak. Era berean, arazoa jorratzeko beste herrialde batzuek erabilitako politikak aztertuko ditu.

Hizlaria

Pau Marí-Klose Haurren Pobreziaren aurkako Borrokaren Goi Mandatari izendatu berria da; 2018ko ekainera bitarte Soziologiako irakaslea izan da Zaragozako Unibertsitatean. Soziologian doktore egin zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Master University of Chicagon eta Juan March Institutuko Gizarte Zientzien Ikasketa Aurreratuen Zentroan. Ikertzailea izan da CSIC-en Politika eta Ondasun Publikoen Institutuan (2010-2012), irakaslea Bartzelonako Universitat-ean (2006-2010) eta Haurtzaroaren eta Hiri Munduaren Institutuko arduradun zientifikoa (2008-2010); azken horretan, Espainiako Gizarteratzeko Txostenen zuzendaria ere bai Caixa Catalunyan (2008 y 2009). CSIC-en Gizarte Politikari eta Ongizate Estatuari (POSEB) buruzko ikerketa-taldean eta Analysis of Inequality and New Social Risks (AINSR) taldean, ondorengoak ikertu ditu: pobrezia; haurtzaroa; Ongizatearen Estatuaren erreforma politikoak; gizarte-politiken, hezkuntzaren eta hezkuntza-politiken onuradunen profil edatarioak. Bederatzi libururen eta obra kolektiboetako hogeita hamar artikulu akademiko eta kapitulu baino gehiagoren egilea edo egile-kidea da.

Behatokiaren Hitzaldien helburua da herritar guztiengana eramatea aldaketa sozialaren prozesuei eta arazo sozialei buruzko eztabaidak, politika publikoen ikerketa, plangintza eta ebaluazioa hobetzeko elementu kritikoak emanaz. Hitzaldien zikloa CIVICAN Auditorioan egiten da (Pio XII.aren etorbidea, 2). Herritar guztientzat dira hitzaldiak, eta, beraz, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa