(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien salmenta elektronikoari buruzko jardunaldia, Garapen Ekonomikorako Ostiralak hitzaldi-zikloaren itzuleran asteazkena, 2018.eko irailak 19


ICEXeko teknikariek eta sektorearen nafar ordezkariek esperientziak partekatuko dituzte ostiral honetan


Garapen Ekonomikorako Ostiralak deritzon hitzaldi-zikloak nekazaritzako elikagaien online salmentari buruzko saioa eskainiko du ikasturtea hasteko. Topaketa honetan bilduko dira esportazio eta inbertsioen arloko zenbait enpresa espainiarren arduradunak, Kanpo Merkataritzako Institutuaren (ICEX) ordezkariak eta nekazaritzako elikagaien sektoreko nafar ordezkariak.

Saioa ostiral honetan izango da, 12:00etan, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, eta bertara joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute esteka honetan.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi arduratuko da ekitaldiari hasiera emateaz, eta ondoren, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren menpeko ICEX institutuko Elikagai, Ardo eta Gastronomiaren arloko zuzendari María Naranjok nekazaritzako elikagaien sektorea nazioartekotzeko estrategiaren barruan aurki daitezkeen joerak eta aukerak aurkeztuko ditu bertaratutakoen aurrean.

Jarraian, ICEXeko Garapen Digitaleko zuzendari laguntzaile Victoria Verak ICEX eta Amazonen artean gauzaturiko Europako Amazon Vender online enpresarekiko lankidetza-proiektua aurkeztuko du: Foods and Wines from Spain denda.

Hirugarrenik, bi enpresa nafarren kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira Bodegas Ochoa SA upategietako zuzendari komertzial Pablo Aguirren eta Conservas Dantza kontserba-enpresako key account manager Alex Zuloagaren eskutik.

Zenbait minututako solasaldiaren ondoren, jardunaldia itxiko du Merkataritzako eta ICEXeko Nafarroako lurralde-zuzendari Isabel Peñarandak.

Foods & Wines From Spain

Denda birtuala Amazon eta ICEXen arteko lankidetzatik sorturiko proiektua da, Amazonen Europako webguneetan Espainiako enpresen produktuei ikusgaitasun eta posizionamendu hobea eskaintzea xede duena. Denda hau Espainia, Erresuma Batua eta Alemaniako europar marketplace-etan aktibatuta dago, eta bigarren fasean, Frantzia eta Italiako marketplace-etan ere irekiko da.

Plataformak jatorria % 100 espainiarra duten kalitateko produktuen salmentaren alde apustu egin du, estrategikoki aurkeztuta, antolatutako edukien atalak eta diseinu bisual erakargarria txertatuz. Programa ondoko sektore edo produktuei loturiko elikagai eta edarien enpresei zuzenduta dago: olioak eta ozpinak; olibak, ozpinetakoak eta aperitiboak; urak, zukuak eta edari alkoholgabeak; kontserbak eta plater prestatuak; urdaiazpikoa eta txarkuteria; marmeladak, konfiturak eta eztia; ogiak, opilak eta gozokiak; pastak, lekaleak eta arroza; saltsak, espeziak eta bizigarriak, eta ardoak eta beste edari alkoholdunak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa