(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barañaingo bi institutu publikoak “Kanpo Lana” hitzarmenera batu dira

asteazkena, 2018.eko irailak 19


Programa honen bitartez, dagoeneko batu diren 12 ikastetxek, kaleratzeen ordez, komunitatearen onurarako ekintzak sustatzen dituzte


convenio Tiempo Fuera firma

Ezkerretik eskuinera, Francisco Pablo Bretos, Roberto Perez Elortza, Lurdes Cuesta, Luis Alberto Andia eta Iosu Mena. ( irudia handitu )

Hezkuntzako Zuzendari Orokor Roberto Perez Elortzak eta Iruñerriko ANFASeko arduradun Lurdes Cuestak, Barañain BHI eta Alaitz BHI  institutuetako zuzendariak diren Luis Alberto Andia eta Iosu Menarekin, eta  San Jose Gizarte Zentroko zuzendari den Francisco Pablo Bretosekin, “Kanpo Lan” programari buruzko bi hitzarmen sinatu dituzte. Era horretan, Barañaingo bi institutu publikoetako  ikasleek, kanporatzeko zigorra jaso ordez gizarte lanak egin beharko dituzte. 

“Kanpo Lana” programaren helburua da bestelako aukera eskaintzea bizikidetzaren kontrako jarrera larriengatik ikasgelara joateko eskubidea galtzen duen ikasleari. Kasu horretan gizarte lanak egin ditzala, bestelako giro batean bizikidetza lantzeko eta kolaboratzeko aukera eskaintzen dioten beste errealitate sozialak erakusteko.

Ikastetxe bakoitzak ezarriko dizkie ikasleei egin behar dituzten lanak, hala behar denean. Ikasleek, aldiz, memoria egin beharko dute egindako ekintzaz. Ikasturtearen amaieran, zentro bakoitzeko Bizikidetza Batzordeak programa ebaluatuko du eta horren berri emango dio Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitza Bulegoari.

Gaurko hitzarmenaren sinadurekin dagoeneko 12 ikastetxe batu dira Hezkuntzako Departamentuak abian jarritako "Kanpo Lana" programara: Azagrako Reyno de Navarra BHI, Alaitz BHI, Barañaingo BHI, Corellako Alhama BHI, Erriberriko Vianako Printzea Ikastetxe Publikoa, Iruñako Iñaki Ochoa de Olza BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendabiako Joaquín de Romera BHI, Noaingo Elortzibar BHI, Tuterako Valle del Ebro BHI eta Zintruenigoko La Paz BHI. Gainera, beste bi ikastetxe gehiago ere programara batzeko interesa agertu dute.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa