Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Barañaingo bi institutu publikoak “Kanpo Lana” hitzarmenera batu dira
asteazkena, 2018.eko irailak 19Programa honen bitartez, dagoeneko batu diren 12 ikastetxek, kaleratzeen ordez, komunitatearen onurarako ekintzak sustatzen dituzte
Ezkerretik eskuinera, Francisco Pablo Bretos, Roberto Perez Elortza, Lurdes Cuesta, Luis Alberto Andia eta Iosu Mena.
(
irudia handitu
)
Hezkuntzako Zuzendari Orokor Roberto Perez Elortzak eta Iruñerriko ANFASeko arduradun Lurdes Cuestak, Barañain BHI eta Alaitz BHI institutuetako zuzendariak diren Luis Alberto Andia eta Iosu Menarekin, eta San Jose Gizarte Zentroko zuzendari den Francisco Pablo Bretosekin, “Kanpo Lan” programari buruzko bi hitzarmen sinatu dituzte. Era horretan, Barañaingo bi institutu publikoetako ikasleek, kanporatzeko zigorra jaso ordez gizarte lanak egin beharko dituzte.
“Kanpo Lana” programaren helburua da bestelako aukera eskaintzea bizikidetzaren kontrako jarrera larriengatik ikasgelara joateko eskubidea galtzen duen ikasleari. Kasu horretan gizarte lanak egin ditzala, bestelako giro batean bizikidetza lantzeko eta kolaboratzeko aukera eskaintzen dioten beste errealitate sozialak erakusteko.
Ikastetxe bakoitzak ezarriko dizkie ikasleei egin behar dituzten lanak, hala behar denean. Ikasleek, aldiz, memoria egin beharko dute egindako ekintzaz. Ikasturtearen amaieran, zentro bakoitzeko Bizikidetza Batzordeak programa ebaluatuko du eta horren berri emango dio Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitza Bulegoari.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen