(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru intereseko inbertsio bezala deklaratu da “Exposición y Conservación de Alimentos, SA” enpresa-proiektua asteazkena, 2018.eko irailak 19


Martzillan duen instalaziorako aurrekontua 25 milioi eurokoa da, eta zuzeneko 500 enplegu sortzea aurreikusten da


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du “Exposición y Conservación de Alimentos, SA” (EXKAL) enpresa-proiektua, hozkuntza komertzialean aritzen dena eta Martzillan kokatua, foru intereseko inbertsio aitortzeko erabakia. Proiektuak 25 milioi euroko aurrekontua du, eta zuzeneko 500 enplegu sortzea aurreikusten da.

EXKAL enpresa liderra da hozkuntza komertzialaren merkatuan, eta produktuak ematen dizkie Espainian elikagaien banaketako enpresa nagusiei, eta munduko hainbat herrialdetakori ere bai. Produkzio-zentro nagusia Martzillan duen arren, beste lantegi batzuk baditu Paternan (Valentzia).

Enpresaren foku nagusia iraunkortasuna da, ekologikoa, ekonomikoa eta soziala denaren arteko oreka bezala ulertuta. Haien produktuen bidez, bizitza-zikloaren kostua, emisio kutsatzaileak, energiaren kontsumoa, elikagaien galerak eta mantentze-kostuak murriztea lortu dute.

Enpresak ingurumen aldetik hartutako konpromisoa dela-eta, zenbait proiektu jorratuko ditu datozen urteetan. Zehazki, ondorengoak aurreikusi dituzte: lursail berriak erostea eta produkzio-nabe berriak eraikitzea, makineria robotizatu berria eskuratzea, ahalmena gehitzeko ildo berriak sortzea, energia berriztagarria ekoizteko gaitasuna areagotzea eta merkatu berrietara bideratutako produktu berriak garatzea.

Proiektua S3 Estrategiara bideratu da mekatronika, nekazaritzako elikagai eta baliabide berriztagarrien arloan, bereziki eremu hauetan: elikakatearen eraketa, elikadura osasungarriaren aldeko apustua, ekonomia zirkularraren sustapena, energia fosilen kontsumoaren murrizketa eta enpresaren batez besteko tamaina gehitzea.

Gogoratu behar da Exekutiboak foru intereseko inbertsio bezala deklara ditzakeela Nafarroako garapen ekonomiko, sozial edo lurralderako garrantzi berezia duten proiektuak. Izendapen hori lortzen duten ekimenek lehentasunezko eta premiazko bultzada izaten dute ondoren, Nafarroako administrazio publiko guztiekin egin beharreko izapide ezberdinetan. Era horretan, esate baterako, erdira murrizten dira jarduera ezartzeko, hirigintza-plangintza egiteko edo gauzatzeko, irekitzeko edo funtzionamendurako lizentziak izapidetzeko aurreikusitako epe arrunta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa