Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurreproiektuaren xede nagusietako bat administrazio elektroniko orokortua eta administrazio-prozeduran teknologia berriak ezartzea da
Gobernuak erabaki du Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta Foru Instituzioaren Sektore Publikoko Foru Legearen aurreproiektua aintzat hartzea eta premiaz eskatzea Nafarroako Kontseiluari aginduzko txostena bidaltzeko. Premiatasun horrekin bat eginik eskaera Herri Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epean onartu behar da.
Aurreproiektu hau Foru Komunitatearen Gobernuko eta Administrazioko Araubide Juridikoaren apirilaren 11ko 23/1983 eta Nafarroako Foru Komunitatearen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak Estatuaren oinarrizko legeriara egokitzeko (aipaturiko 39/2015 eta 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarenak) eta garai berrietara hobeto egokitzen den administrazio bat ezartzeko beharretatik sortu da. Aurreproiektuaren helburu nagusietako bat administrazio elektroniko orokortua eta administrazio-prozedurarako teknologia berriak ezartzea da.
Aurreproiektua onartzerakoan, eta Nafarroako Kontseiluak txostena igorrita, indargabetuta geratuko dira 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioarena; 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitatean administrazio elektronikoaren ezarpenekoa; 10/1990 Foru Legearen 28. artikulua, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa; eta Foru Lege berriari kontra egiten dioten maila berdineko edo beheragoko beste xedapenak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen