(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Valentziako Generalitateari lagako dio justizia kudeatzeko duen sistemaren erabilera
asteazkena, 2018.eko urriak 31


Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten arabera, lankidetza-hitzarmen bat sinatuko da administrazio horrekin; hain zuzen ere, era horretako laugarrena 2004an «Avantius» ezarri zenetik


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Valentziako Generalitatearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena eman dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumonti, «Avantius» justizia kudeatzeko sistemaren erabilera lagatzeko.

Nafarroako Gobernuak sinatu duen era horretako laugarren hitzarmena da hau: 2009an, Kantabriari laga zaion kudeaketa-sistemaren erabilera; 2014an, Andorrako Printzerriari; eta 2017an, Aragoiko Gobernuari.

1999an justiziako transferentziak jaso ondoren, Nafarroak «Avantius» sortu zuen 2004an, eragile juridiko guztien arteko komunikazioa ahalbidetzeko sistema bat; sistema horri esker, prozesuak bizkortzen dira, eta informazioaren segurtasuna bermatzen.

«Avantius» sistema

Hiru aplikaziok osatzen dute sistema: «Avantius prozesu-kudeatzailea», organo judizialetako hainbat kideri espediente juridiko bakarrean esku hartzeko aukera ematen dien kudeaketa integraleko sistema; “Asigna”, Abokatuen Elkargoak, Prokuradoreen Elkargoak eta Laguntza Juridikoko Batzordeak darabilten doako laguntza juridikoko aplikazioa; eta «PSP-Profesionalen ataria», organo judizialei jakinarazpenak denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen diena.

Kudeaketa prozesaleko sistema hau tartean diren eragile guztien elkarlanean oinarritzen da: epaile eta magistratuak, fiskaltza, Justizia Administrazioko abokatuak, eta kudeaketa, laguntza eta tramitazioko gainerako langileak.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroa izango da sistemaren inguruko jabetza intelektualeko eskubideen titularra. Nafarroako Gobernuaren erakunde publiko instrumentalak, Tracasa Instrumental, S.L., eskainiko du aplikazioak ezartzeko laguntza teknikoa, eta hura arduratuko da, halaber, prebentzioko eta garapeneko mantentze-lanak egiteaz.

Nafarroak beharrezko material informatikoa (softwarea) entregatuko dio Valentziako Generalitateari, bere organo judizialetan eta fiskaltzan ezarri eta erabil ditzan Nafarroako erakunde judizialek aplikatzen dituzten funtzionalitateak. Hitzarmenaren arabera, bi gobernuek elkarri emango diote, inolako kosturik gabe, sistemetan egiten diren hobekuntza edo aldaketa guztien berri.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa