(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

II. “Berdinna” sarirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da osteguna, 2018.eko azaroak 8


Pertsona fisikoak eta juridikoak aurkez daitezke eta saria 3.000 eurokoa da


Transcripción textual del video

Gaur ireki da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna sariaren bigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea, urtarrilaren 9ra arte luzatuko dena. Ohorezko aintzatespenak, Nafarroako Gobernuak egindako jendaurreko aitorpenak eta 3.000 euroko diru kopuruak osatzen dute lehendabiziko edizioan Blanca Fernandez Viguerak irabazi zuen sari hau.

Gaur ireki da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna sariaren bigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea, urtarrilaren 9ra arte luzatuko dena. Ohorezko aintzatespenak, Nafarroako Gobernuak egindako jendaurreko aitorpenak eta 3.000 euroko diru kopuruak osatzen dute lehendabiziko edizioan Blanca Fernandez Viguerak irabazi zuen sari hau.

Nafarroako Gobernuak iaz eratu zuen “Berdinna” saria, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnak publikoki aitortu eta aldarrikatzeko asmoz.

Hautagaitzak pertsona fisikoek eta juridikoek aurkeztu ahal dituzte, Erregistro Orokor Elektronikoko kanal elektronikoaren bitartez nahiz modu presentzialean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Erregistroan (Alondegi kalea, 1 - 2.a, 31002 Iruñea). Horrez gain, hautagaitzak posta elektronikoaren bitartez aurkeztu ahalko dira (gestionrecursosinai@navarra.es).

Horretarako, esteka honetan deskarga daitekeen inprimaki ofiziala bete behar da, eta horrekin batera, proposatutako pertsona edo erakundearen merezimenduak bildu eta argitzen dituen memoria erantsi behar da (gehienez, 1.000 hitzetakoa), baita merezimendu horiek bermatu eta egiaztatzen dituzten agiri osagarriak ere. Sarirako hautagaitza lan edo proiektu batengatik aurkezten baldin bada, horixe aurkeztu beharko da, betiere deialdiaren aurreko bi urteen barneko epean gauzatuta egotearen baldintzapean. Nahiz izanez gero, hautagaitzari buruzko sostenguzko gutunak ere aurkeztu ahalko dira.

Epaimahaiak irizpide hauen arabera balioztatuko ditu hautagaitzak, besteak beste: proposatutako pertsonak edo erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan duen ibilbidea; emakumeen lana eta haien ahalduntzea aitortzera edo sexuen arteko eskubideen eta aukeren arteko berdintasuna sustatzera bideratutako jardunaren, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia; egindako jardunak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo izandako ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina; eta haiek Foru Komunitatearekin duten lotura.

Epaimahaiko kideak

Aurtengo edizioan, hauexek dira saria esleitzeaz arduratuko den epaimahaiko kideak: Ana Ollo Hualde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilaria, lehendakari lanetan jardungo duena; Mertxe Leránoz Goñi, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Zuzendari Kudeatzailea, lehendakariode lanetan jardungo duena; eta epaimahaikide karguetan, Nerea Álvarez Arruti, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Plangintza eta Programetako Zuzendariordea; Magdalena Margarita Hernández Salazar eta Trinidad Díez Muñoz, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak; Pablo Azcona Molinet, Nafarroako Kontzeju eta Udalen Federazioaren izenean, eta aurreko edizioko saria jaso zuen Blanca Fernández Viguera. Epaimahaiko idazkaria Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Kudeaketa eta Baliabideetako Ataleko Buru María Alba Fernández García izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa