1983ko maiatzaren 8an 379.692 nafarrek zuten botoa emateko aukera. Haietako %70,86k egin zuten, eta abstentzioa, horrenbestez, %29,14koa izan zen, 1979ko hauteskundeetan baino hamarren batzuk txikiagoa, bada. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: PSOEk 20 aulki (94.737 boto), UPNk 13 (62.072), AP-PDP-UL koalizioak 8 (37.554), HBk 6 (28.055) eta EAJ-PNVk 3 (18.161). Hona hemen orduko Gobernuaren osaketa: