2003-2007: UPN eta CDNren koalizioa gobernua
2003ko maiatzaren hauteskundeek 464.807 pertsonen errolda batekiko %70,70eko partaidetza izan zuten, abstentzioa, berriz, %29,30ekoa izan zen. Honako emaitzak eman ziren: UPN, 23 eserleku (127.460 boto); PSN/PSOE, 11 eserleku (65.003); IUN/NEB, 4 eserleku (26.962 boto); Aralar, 4 eserleku (24.068 boto); CDN, 4 eserleku (23.516 boto); EA/EAJ-PNV, 4 eserleku (22.824 boto).

2003-2007 koalizio gobernua.
UPN eta CDN alderdiek dagozkien indarrak batu zituzten koalizio gobernu bat gehiengo nahikoarekin sortzeko, Miguel Sanz Sesma, UPN alderdiaren izangaia, burua izanik. Gobernua honela osatu da:
- Presidentea: Miguel Sanz Sesma (Corella, 16-9-1952). UPN
- Ekonomia eta Ogasun Presidentordea: Francisco Iribarren Fentanes (Agoitz, 28-11-1960). UPN
- Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua: Javier Caballero Martínez (Iruña, 13-9-1961). UPN
- Toki Administrazioa eta Gobernuaren bozeramailea: Alberto Catalán Higueras (7-11-1962). UPN
- Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua: José Andrés Burguete Torres (Irunberri, 21-10-1964). CDN
- Hezkuntza: Luis Campoy Zueco (Ablitas, 31-12-1938). UPN
- Kultura eta Turismo: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 16-12-1952). Independentea
- Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 13-7-1954). Independentea
- Gizarte Ongizate, Gazteria eta Kirol Departamentua: Reyes Berruezo Albéniz (Iruña, 10-1-1951). Independentea
- Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak: José Ignacio Palacios Zuasti (Iruña, 14-8-1952). UPN
- Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura: José Javier Echarte Echarte (Iruña, 17-3-1954). CDN
- Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lana: José Javier Armendáriz Quel (Iruña, 9-1-1962).
Oharra: 2004ko otsailean, Reyes Berruezo Gizarte Ongizatean, ordura arte Herri Lanetako kontseilaria izandakoarengatik ordezkatu egin zen, José Ignacio Palacios, eta azken horren zorroa Álvaro Miranda Somavilla-ren eskuetara pasa zen. Bestalde, 2006ko ekainean, José Ignacio Palacios ordezkatu izan zen Gizarte Ongizatean María Isabel García Malo andrearengatik.