UPN-CDN koalizioko bigarren gobernuaren kideak.
2007ko maiatzeko hauteskundeetan %73,8ko parte-hartzea egon zen, 471.647 pertsonako erroldatik, eta abstentzioa %26,2koa izan zen. Emaitza hauek lortu ziren: UPN, 22 aulki (139.122 boto); NaBai, 12 aulki (77.893 boto); PSN/PSOE, 12 aulki (74.157 boto); CDN, 2 aulki (14.418 boto); eta IUN/NEB, 2 aulki (14.337 boto).
UPNk eta CDNk haien indarrak batzea eta behar den besteko gehiengoa zuen gobernua eratzea adostu zuten. Koalizioko ituna sinatu zuten 2007ko abuztuaren 8an Miguel Sanz UPNko orduko lehendakariak (modu horretan Foru Gobernuko lehendakari izendatu zuten laugarrenez) eta Juan Cruz Alli Aranguren CDNko lehendakariak.
2009ko irailaren 28an UPNren eta CDNren arteko gobernu-ituna hautsi zen, Euskararen Legearen inguruko desadostasunengatik. UPNk departamentuak berriz banatu zituen –hamabi izatetik hamar izatera igaro ziren- eta legegintzaldiaren gainerako aldia bakarrik egin zuen.
Hona hemen 2007 eta 2009 aldian UPN eta CDN alderdien koalizioko gobernuaren osaera:
• Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN
• Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruñea, 1961-9-13). UPN
• Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN
• Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN
• Toki Administrazioa: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN
• Hezkuntza: Carlos Pérez Nievas (Tutera, 1966-10-5). CDN
• Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN
• Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN
• Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN
• Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN
• Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN
• Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: José Carlos Esparza Sáez (Miranda de Ebro -Burgos-, 1954-11-3). CDN
• Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN