(Edukira Joan)

Osasun Departamentua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

FORO KOMUNITARIOA

Zer egin dezakegu guztion artean adinekoak beren herrian hobeki bizi daitezen?

Galdera horixe da Tafallan eginen den komunitate-foroak landuko duen gakoa, eta hainbat ordezkari bilduko ditu horretarako: barrutiko herritarrenak, elkarteetakoak, toki-erakundeetakoak, adinekoenak, eta Osasunaren eta Eskubide Sozialen alorretako profesionalenak.

Hitzordua 2021eko azaroaren 16an izanen da: adinekoen egungo egoera aztertzeaz gain, foroa saiatuko da esparru guztietan eta herritarren partaidetzaz egin daitezkeen hobekuntzak proposatzen, adinekoak osasuntsuago eta ongizate handiagoz bizi daitezen Erdialdeko udalerrietan.

Helburua da parte-hartzaileek egungo egoerari buruz hausnar dezaten, esperientziak parteka ditzaten eta ekintzak proposa ditzaten hiru helburu hauek lortzeko:

  • Osasuntsu zahartzea
  • Autonomia eskuratzea
  • Adinekoen eskubideak aintzatestea

Foroan parte hartzeko lekuak bete dira, baina proposamenak helarazi nahi dituztenek mezu elektronikoa bidal dezakete hona (azaroaren 5etik 12ra): ecodiss@navarra.es.

Eskualdeko adineko pertsona bat bazara, adinekoren baten egoera ezagutzen baduzu edo eskualdean bizi bazara, entzun egin nahi dizugu. Zure ekarpenak garrantzitsuak dira

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa