Castellano | Euskara | Français | English
Galdera horixe da Tafallan eginen den komunitate-foroak landuko duen gakoa, eta hainbat ordezkari bilduko ditu horretarako: barrutiko herritarrenak, elkarteetakoak, toki-erakundeetakoak, adinekoenak, eta Osasunaren eta Eskubide Sozialen alorretako profesionalenak.
Hitzordua 2021eko azaroaren 16an izanen da: adinekoen egungo egoera aztertzeaz gain, foroa saiatuko da esparru guztietan eta herritarren partaidetzaz egin daitezkeen hobekuntzak proposatzen, adinekoak osasuntsuago eta ongizate handiagoz bizi daitezen Erdialdeko udalerrietan.
Helburua da parte-hartzaileek egungo egoerari buruz hausnar dezaten, esperientziak parteka ditzaten eta ekintzak proposa ditzaten hiru helburu hauek lortzeko:
Foroan parte hartzeko lekuak bete dira, baina proposamenak helarazi nahi dituztenek mezu elektronikoa bidal dezakete hona (azaroaren 5etik 12ra): ecodiss@navarra.es.
Eskualdeko adineko pertsona bat bazara, adinekoren baten egoera ezagutzen baduzu edo eskualdean bizi bazara, entzun egin nahi dizugu. Zure ekarpenak garrantzitsuak dira