Castellano | Euskara | Français | English
RSS XMLn oinarritutako formatua da. Bilatzen duzun informazioa aurkitzen laguntzen du eta gaurkotzen den bakoitzean modu azkarrean eskaintzen du.
Ohikotasunez eguneratzen den web-informaziora sarbidea errazteko, eta unean bertan berreskuratzen ditu zure interesekoak diren berrikuntzak. Informazioa elkarbanatzeko eta berehala beste gune batzuetan ikusteko aukera ematen du. Informazio-truke horri sindikazio esaten zaio.
Bai, RSS eransgailua edo irakurgailua. RSS iturriak edo feed izenekoak irakurri eta interpretatzeko gai diren programak dira, eta informazio berria dagoenean jakinaraziko dizute. Horri esker, behar dituzun datuak azkar eta zehatz lortuko dituzu; izan ere, zure interesekoak diren edukiak eskaintzen dituzten gune guztiak ez dituzu egiaztatu beharko horietan aldaketaren bat gertatu den edo ez jakin gabe. Feed izenekoak eta eransgailuak erabiliz, RSS irakurgailuaren jakinarazpenaren ostean, informazioa sortu den gunea bisitatu nahi duzun edo ez erabaki ahal izango duzu, informazio hori zabaltzeko edo ez.
RSS irakurgailu ugari daude, baina guztiak hiru kategoriatan sailka daitezke:
Eransgailu bat duzunean, hautatu zure interesekoak diren feedak edo RSS artxiboak edukien sindikazioa egiteko. Feed batean harpidetzeko, oro har, RSS artxiboaren URL helbidea kopiatu eta eransgailuan idatzi behar duzu.