(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Herritarren karpeta

Zer da eta zertarako da?

Herritarren karpeta zenbait zerbitzu dituen tresna bat da:

  • Informazioa ematen du administrazioarekin egin dituzun kudeaketei buruz, bai eta hasi dituzun tramiteen egoerari buruz ere.
     
  • Zure gogokoen atalean interesatzen zaizkizun tramiteak gehitzeko aukera ematen dizu, eta, gainera, haietako batean eguneraketa bat gertatzen den aldiro mezu bat iritsiko da zure sakelako telefonora. Kontuan izan mezuak ez duela esaten zehazki zein tramitetan gertatu den eguneraketa, eta, beraz, komeni da tramite asko ez sartzea zure gogokoen atalean. 
     
  • Tresnan duzun profiletik zure intereseko gai guztietan harpidetzeko aukera ematen dizu, horiei buruzko informazioa izan dezazun etengabe.
     
  • Horrekin batera, zerbitzu osagarri bat ematen dizu: zure hasierako orrian beti agertuko dira Nafarroako Gobernuak ematen dituen zerbitzuei buruzko albiste eta informazio interesgarri guztiak.

Nola eman alta zerbitzuan?

Identifikazio bat izan behar duzu sartzeko. Horretarako, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar da. Hemen aurkituko duzu Internet bidez tramitatzeko informazio guztia.

Herritarren karpetan sartzeko, aski da esteka hau erabiltzea.

Zerbitzua aktibatu ondoren, eskuliburu bat izanen duzu eskura, aplikazioa erabiltzen eta dauzkan aukera guztiez ongi baliatzen laguntzeko.

Eskuliburua zure karpetako menu nagusian nago, laguntza eta euskarriaren atalean - ohiko galderak.

Non argitu ditzaket prozesuaz ditudan zalantzak?

Posta elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi helbide honetara: nafarroa@navarra.es.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa