Zertaz ari gara?

Klamuaren edo marihuanaren kontsumoaz, hizkera arruntean belarra edo maria deitzen denaz, haren deribatuez (haxixa edo txokolatea eta haxixaren olioa edo erretxina) eta osasunean eta bizitzan dituen ondorioez.  

Zigarroetan bilduta kontsumitzen da (porroa, kanutoa, mai,…), bakarrik edo tabakoarekin nahastuta, eta pastetan, bizkotxoetan, tortilletan eta abarretan. 

Uste da kalamua edo marihuana eta horren deribatuak ez direla kaltegarriak, substantzia naturalak direlako. Baina naturan badira arriskutsuak izan daitezkeen agenteak; hala nola, kalamua edo tabakoa. Izan ere, porro batek 5.300 substantzia toxiko baino gehiago izan ditzake gure osasunerako. 

Cannabisa, ideia ona da?

COVID-19aren pandemiak eragindako testuinguru zail honetan, baliteke zeure buruari kalamua kontsumitzeko aukera proposatzea, arazoak ahazteko edota larrituta, kezkatuta edo triste sentitzen zarelako. 

Nola kontsumitzen ari zaren eta zergatik egiten duzun jabetzeak horren inguruan erabakiak hartzen lagun zaitzake. Garrantzitsua da honelako galderen gainean gogoeta egitea: zure eguneroko bizitzan bakarrik erretzen ikusten al duzu zure burua zure logelan? 

Badakizu zein arrisku dauden?

Klamuaren kontsumoak gorputzean eta adimenean dituen ondorioak hainbat faktoreren araberakoak dira; esate baterako, kontsumoaren maiztasuna eta substantziaren kantitatea, adina, sexua, gorputzaren pisua, norberaren aurretiko jarrera, kontsumo errituala, harreman-ereduak, e.a. Beraz, pertsona bakoitzari modu desberdinean eragiten dio.
Argi dagoena da zenbat eta gazteago eta zenbat eta gehiago eta maizago kontsumitu, orduan eta handiagoa dela arriskua. 

Arreta COVID-19aren aurrean

COVID-19a hitz egitean, eztula egitean, doministiku egitean,… botatzen diren tanta eta tantatxoen bidez transmititzen da, baina, baita ere, jaten, edaten edo erretzen ari garena partekatzen dugunean. Pentsatu duzu kanutoa bildu eta pasatzeak edo taldean erretzean maskara gabe egoteak COVID-19a transmititzea errazten duela?