(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Behar bagaituzu, deitu aurretik. Zure osasun etxea

  

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak kanpaina hau abiaraziko du bi helbururekin: alde batetik, herritarrak kontzientziatu nahi ditu, jakin dezaten, osasun etxera joan baino lehen, harekin harremanetan jarri behar direla COVID-19aren aurkako prebentzio neurri gisa; eta, beste aldetik, aurretik zehaztu nahi du zein den modu onena erabiltzaileen beharrei erantzuteko.

  

Justifikazioa 

 

Garrantzitsua da harremanetan jartzea osasun etxera joan baino lehen. Izan ere, horrela, osasun profesionalek aldez aurretik jakin dezakete erabiltzaileak COVID-19arekin bat datorren sintomarik ote duen. Sintoma horiek baditu, pazientea berariazko zirkuitu batera desbideratuko da, gainerako pazienteetatik bereiz egoteko moduan.

Aldez aurreko dei horren bidez, osasun etxeko Harrera lekuak zehaztuko du zein den arreta mota aproposena paziente horrentzat eta zein izanen den pazientearen arazoa konpontzeko profesional egokia (medikua, erizaina edo gizarte laneko profesionala).

Arreta berehala eman behar bada, profesional arduradunarengana desbideratuko da pazientea unean bertan. Bestela, profesional hori harremanetan jarriko da erabiltzailearekin telefono bidez, egun berean edo hurrengo egunetan, arreta premiazkoa ez bada.

Kontsultari ezin bazaio telefono bidez erantzun, profesionalak eta pazienteak adostuko dute aurrez aurreko arreta osasun etxean edo pazientearen etxean eginen den.

Gogoratu nahi da, larrialdi bat bada, pazienteak zuzenean joan behar duela osasun etxera, hori zabalik dagoen bitartean, edo, bestela, 112 telefonora deitu.

   

Kanpainako materialak  

             


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa