Zahartzeak gure bizitzaren zati handia har dezakeen prozesua da, aldaketa mantsoak, mailaz mailakoak eta norberaren araberakoak dituena.
Zahartzaroan, faktore askok eragiten dute, hala nola biologikoek, sozialek, ekonomikoek, generoari lotutakoek, heziketak..., bai eta bizimoduak eta bizitzan hartzen diren erabakiek ere.
12 orrialde, zahartzaroaren gaineko informazioa eta gogoetak biltzen dituztenak, bai eta aro horretan jarraitu beharreko zainketa erabilgarrien gainekoak ere: fisikoak, mentalak eta emozionalak, zein ingurunearekin eta bizitza sozialarekin zerikusia dutenak.