(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Inhalagailuak eta GAFaren neurgailua

Oso garrantzitsua da, eragina izatez gero, behar den bezala erabiltzea.

Inhalagailuak botikak bronkioetara sartzen laguntzen duten aparatuak dira. Inhalagailu mota asko daude, eta haietako bakoitzak bere alde on eta txarrak ditu, eta bere jarraibideak.

Erizaintzako kontsultan, zure beharretara gehien egokitzen den inhalagailua aukeratzen lagunduko dizute. Bestetik, nola erabili eta zer aurre-neurri hartu ere azalduko dizute. Ona da bisita bakoitzean inhalazio teknika errepasatzea eta oroitaraztea inhalazioen ondoren hortzak eta mingaina garbitu behar direla, gehienbat kortikoideak daramatzaten inhalagailuak erabiltzen dituzunean.

Inhalagailu motak:

  • Presurizatuak edo kartutxudunak: botika gas batean disolbatua dago, eta kartutxoa zapaltzean ateratzen da gasa.
  • Inhalazio kamerak: kamera bat dute inhalagailu presurizatuen edo kartutxodunen erabilera errazteko.
  • Hauts lehorreko inhalagailuak: inhalagailu hauetan, botika hauts fin-finean dago disolbaturik.

Inhalagailu bat baino gehiago erabili behar badira, zein lehenbizikoa eta zein gero?

  • Lehenbizi, arnasa handitzeko medikazioa hartu behar da, hau da, eragin laburreko bronkio-zabaltzailea, bronkioen inflamazioa gutxitu eta pixkana-pixkana irekitzeko.
  • Gero, eragin laburreko bronkio-zabaltzailearen ondoren, kortikoidea duen inhalagailua erabili, edo, nahasita, kortikoidea eta eragin luzeko bronkio-zabaltzailea, horrela, inhalatzean, sakonago sartzen baita bronkioetan bigarren botika.

Gehieneko Arnas Fluxuaren neurgailua nola erabili (GAF)

Aparatu horrek zera neurtzen du: zenbait aire bota dezakezun bronkioetatik arnasaldi sakon eta laster batean.

Behar baldin baduzu, erizainak erakutsiko dizu nola eta noiz erabili. Erregistro orri bat emanen dizu zifrak apuntatzeko, eta horri esker aztertuko dute, sintomei esker, nola antzeman lehenbailehen krisi bat datorrela, eta, jakina, ahalik lasterrena tratamendua aldatu, halakorik behar bada.

   

Gogoeta egiteko 



 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa