Castellano | Euskara | Français | English
Gaixotasuna ongi kontrolatzeko, agindua dagoen bezalaxe hartu behar da botika, nahiz eta sintomarik ez sentitu.
Zenbait mota bereizi behar dira:
1. Arnasa hobeki hartzeko botikak: eragin laburreko bronkio-zabaltzaileak dira. Minutu gutxian bronkioak lasaitu eta irekitzen dituzte. Sintomak laster arintzeko erabiltzen dira. Gaixoak okerrera egitean erabiltzen den lehenbiziko botika da beti.
2. Kontrolerako botikak: asmaren oinarrizko tratamendua dira. Etengabean hartu behar dira.
Asma alergikoan, alergiarako txertoak erabil daitezke tratamendu gisara. Injekzio bidez ematen dira normalean, baina, gaur egun, hasiak dira erabiltzen tantak eta pastillak ere. Alergologoak esanen du beharrezkoak diren ala ez, eta nola, non eta noiz arte egin behar den tratamendua.