(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Zer da? Zein dira kausak?

Asma arnasbideetako gaixotasun kronikoa da. Gaixotasun honetan, zenbait estimulu direla-eta, bronkioek, hau da, airea pasatzen den hodiek, neurriz gorako erreakzioa izaten dute, eta haien mukosa puztu egiten da, eta, beraz, hodia estutu edo itxi. Horrek denak ondorio bat du: nekezago hartzen eta botatzen da arnasa. Bronkioen ixte hori berez pasatzen da batzuetan, baina beste batzuetan botikaren bat behar izaten da inflamazioa gutxitzeko.

Hauek dira sintoma nagusiak:

  • “Itolarria”, hatsandia, arnasestua, edo arnasa falta, teknikoki “disnea” deitzen duguna.
  • Eztul lehor eta errepikatua, gauaz gehienbat.
  • Hotsak arnasa hartzean, “txistu-hotsak”, sibilantzia ere deituak.
  • Bularrean presioa edo tentsioa sentitzea.
  • Aznahia sudurrean, atija edo doministituak, sudurra tapatuta izatearen sentsazioa...

Gaixotasun hau agertzeko arrazoi edo faktore nagusiak hauek dira:

  • Familian asma edo gaixotasun alergikoren bat duen norbait egotea. Asmadunen erdiek badute gaixotasun bera izan duen ahaideren bat.
  • Alergia akaroei (etxeko hautsean bizi diren intsektu txikiak, gehienbat giro hezean), polenei (gramineoak, arbolak, sastrakak...), animaliei (txakurra, katua, hamsterra, zaldia...), haizeak daramatzan onddoei...
  • Produktu kaltegarriekiko kontaktua: tabakoa, eguratsaren gai kutsagarriak (errekuntzaren partikulak, diesela), etab.
  • Zenbait lanbidetan alergia sortzen duten gaiak (okindegia, ile-apaindegia, abeltzaintza, pistolarekin margotzea, industria kimikoa, etab.).

Aurreko guztiaz gainera, badira beste faktore batzuk, asma izateko joera izan dezaketen pertsonengan gaixotasuna piztu dezaketenak:

  • Arnasbideetako infekzioak: katarroa, gripea, sinusitisa, bronkitisa.
  • Klimarekin zerikusia duten faktoreak: hotza, hezetasun maila, elurra.
  • Jarduera fisiko handia.
  • Elikagai batzuk prestatzean sortzen den lurruna arnastea (batez ere itsaski eta arrainekin).
  • Estresa edo emozio biziak.
  • Botikak: aspirina, antiinflamatorioak, betablokeatzaileak (hipertentsioaren tratamendua, kolirioak…), etab.

  

Gogoeta egiteko



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa