(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bihotz-gelditzea

Bihotz-gelditzea pultsua eta konortea bat-batean galtzea da, ustekabeko akats bat gertatu delako bihotzak odola burmuinera eta gorputz osora ponpatzeko duen gaitasunean.

Oxigeno ezak garuna kaltetzen du. 3 minututik aurrera, kalteak jasaten hasten da eta, 8-10 minutuz oxigenorik gabe egon ondoren, kalte horiek atzeraezinak dira.

Kasu askotan, fibrilazio bentrikular izeneko bihotz-erritmoaren asaldura batek eragiten du bihotz-gelditzea; hori dela eta, bihotza ezin da modu antolatuan uzkurtu eta bat-bateko heriotza eragiten du, hau da, bihotza bat-batean eta ustekabean gelditzen da.

Arazo horretarako tratamendua desfibrilazio goiztiarra da, bihotz-biriketako bizkortzerako (BBB) maniobrekin batera. Bizirauteko probabilitateak azkar esku hartzearekin du zerikusia, eta, horretarako, esan bezala, bihotz-biriketako bizkortzea eta desfibrilizazioa erabiltzen dira; eta, hala, BBB egin gabe igarotzen den minutu bakoitzeko, %7an gutxitzen da bizirauteko aukera, eta %3-4, desfibrilaziorik gabe.

Kasu gehienetan, egoera hori arlo sanitariotik kanpoko lekuetan gertatzen da, eta, horregatik, leku askotan izaten dira desfibrilatzaile automatikoak (DEA) prestakuntza duten pertsonen eskura edo pertsona guztien eskura.

DEA elektrododun gailu elektroniko eramangarria da; eta gai da bihotz-geratzea diagnostikatu eta tratatzeko, eta erabiltzen duen pertsonari jarraibideak emateko. 
 

Zer egin bihotza gelditzen bada?


Hemen ikusten ahal diren bideoetan, modu argian hautematen dira bihotz-gelditzearekin lotutako egoerak eta horietan suertatzen ahal diren pertsonentzako jokatze-jarraibideak. Proposatutako sekuentziari jarraituz gero, aukera handiagoa dago biziraun ahal izateko eta bizitza-kalitate hobearekin bizirauteko, eta, gertatzen den lekuan prestakuntza duen pertsonaren bat izanez gero, proposatzen da hark har dezala egoeraren kontrola, baina, prestakuntzarik duen inor ez badago, edozein pertsonak joka lezake hor proposatutakoaren arabera eta, hala, bizitzak laguntzen saiatu.




Zer egin pertsona batek ez badu arnasarik hartzen







Zer egin pertsona bat konorterik gabe badago, baina arnasa normaltasunez hartzen ari denean







Gasping edo arnasketa nekeza bihotz geldialdiaren seinale da






Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa