(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Osasunerako aktiboak

Zer dira?

Osasunerako aktiboa da ongizatera, hazkundera eta zahartze osasuntsura begirako aukerak errazten eta guztion esku jartzen dituen faktore oro.

Osasunerako aktiboa honela defini daiteke: norbanakoek, erkidegoek eta herriek osasuna eta ongizatea mantentzeko duten gaitasuna sustatzen duen zeinahi faktore edo baliabide. (Morgan A., Davis M., & Ziglio, E., 2007).

   

Osasunerako aktiboen mapa:

 

Osasun arloko Aktiboen Mapak aukera ematen digu, geolokalizazioaren bidez, gure osasuna hobetzeko hurbil ditugun baliabideak ezagutzeko. Aktiboak kategoriatan antolatzen dira; kategoria horiek xeheki azaltzen dira osasun arloko aktiboen deskribapen-fitxetan.

 

 

Aktiboen Mapak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, erabiltzaileendako jarraibideak dituen dokumentua arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.

 

                           

                

Partehartu

Osasun Komunitarioaren Behatokiak osasun eskualde oinarrizkoen osasunerako aktiboei buruzko informazioa emateko eta haiek ikusgai jartzeko gunea izan nahi du.

Zeinahi iradokizun egin nahi izanez gero edo zure erkidegoan osasuna mantentzen edo hobetzen laguntzen ari den baliabide edo jardueraren bat gurekin partekatu nahi baduzu, inprimaki hau bete edo idatzi oscn@navarra.es helbidera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa