(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Osasun arloko desparekotasunei buruzko txostena

Laburpena

 

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Health at a Glance 2015 txostenaren arabera,

"Osasun egoeraren arloko desparekotasunak alderdi askok ekarri dituzte, besteak beste, bizi eta lan baldintzen desberdintasunek eta portaerekin zerikusia duten alderdiek. Bizimoduak (elikaduraren arloko ohiturak, ariketa fisikorik ez egitea, obesitatea, tabakismoa eta alkohola edatea) arrisku faktore garrantzitsuak dira, diabetesaren, eritasun kardiobaskularren eta minbiziaren kasuan. Maila sozioekonomiko baxua duten pertsonek aukera gehiago dituzte, erretzeko, loditzeko eta veste arrisku faktore batzuen mendean egoteko. Ahalegin handiagoak eginez gero egoera ahuleko taldeetan alda daitezkeen arrisku faktoreak lantzeko, irmoki sustatu daitezke bizimodu osasungarriagoak, banakoei aukera hobeak eskainiz, eta osasunaren arloko desparekotasunak murrizten lagundu daiteke, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera."

Nafarroan egindako zenbait azterlanen emaitzak arkeztuko dira jarraian. Osasunaren arloko desparekotasunak neurtzeko burutu ziren azterlan horiek, batez ere sexua, maila sozioekonomikoa eta bizilekua aintzat hartuta. Txostenak agertzen du zer desberdintasun dauden bizi itxaropenean, osasun eskualde oinarrizkoen arabera, eta zer desberdintasun dauden heriotza kausa nagusietan, sexuaren eta hezkuntza mailaren arabera; diabetesa edo haurren obesitatea bezalako eritasunen prebalentzian dauden desparekotasunak ere agertzen ditu, errenta maila kontuan izanda. Desberdintasun adierazle batzuk ere ematen dira, tabakismoa bezalako arrisku faktoreetarako.

  

Hitz gakoak: osasun arloko desparekotasunak, osasunerako erabakigarriak, bizi itxaropena, heriotza-tasa, eritasun kronikoak, diabetesa, norberak hautemandako osasuna, tabakismoa, haurren obesitatea.
   

Txosteneko sarbidea


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa