(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

 Imagen decorativa
Informazioa izateko eskubidea

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Herritarrek honako hauen inguruko informazio orokorra eskuratzeko eskubidea dute: osasun programa eta planak, Nafarroako osasun-sistema, laguntza-zentroen kalitate-maila eta itxaron zerrendak.

Halaber, laguntza-informaziorako eskubidea jasotzen da; hau da, prozesuari eta jasotako osasun-arretari buruzko informazioa. Gaixoak eskubidea du laguntza-jarduera posibleen gaineko informazio ulergarria jasotzeko, esku-hartze bakoitzaren helburua eta izaera, arriskuak eta ondorioak ezagutu ahal izateko eta askatasunez eta arrazoiak ezagututa hautatzeko. Era berean, eskubidea izango du informazioa jasotzeko edo ez jasotzeko duen borondatea errespetatzeko.

Informazioa, arau orokor moduan, ahoz emango da, eta eskubidearen titularra gaixoa bera izango da, egoera jakin batzuetan familia edo tutoreek ere informazioa jaso ahal izango duten arren.

Herritarrek eskubidea izango dute gizarteak dituen osasun-arazoak ezagutzeko, osasun publikorako edo norbanakoaren osasunerako arriskua aurkezten baldin badute. Halaber, eskubidea izango dute informazio hori egiaz, hitz ulergarriez eta egokiez hedatzeko osasuna babeste aldera, Legeak ezarritakoari jarraiki.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa