(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Osasun-laguntzarekin lotutako eskubideak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Nafarroako osasun-sistema publikoko erabiltzaileek eskubidea dute ondorengoak modu askean hautatzeko: mediku orokorra, Lehen mailako arretako pediatra, mediku psikiatra eta obstetrizian eta ginekologian espezialista den medikua, indarrean dagoen araudiaren arabera (244/1994 Foru Dekretua eta 122/2002 Foru Dekretua); halaber, eskubidea dute osasun-laguntza espezializatuan arreta eta segimendu pertsonalizatua izateko (241/1998 Foru Dekretua).

Era berean, eskubidea dute sendagaiak eta osasun-produktuak lortzeko uztailaren 26ko 29/2006 Legearen arabera.

Osasun-arreta gehienezko atzeratzearen barruan izateko eskubidea Arreta espezializatuko Itxaron Bermeen gaineko 14/2008 Foru Legean jasotzen da.

Bigarren medikuaren iritzia izateko eskubidea, berriz, bermatuta dago gomendio terapeutikoen edo norbanakoarentzat garrantzi handiko diagnostikoak diren kasuetan. (241/1998 Foru Dekretua).

Laguntzeko eskubidea ere jasotzen da, osasun-laguntza egokia emateko gomendatzen ez bada, behintzat (17/2010 Foru Legea). Lege horretan sartzen da pertsona gorrek zeinuen hizkuntza dakien interpretari baten laguntza izateko duten eskubidea (urriaren 23ko 27/2007 Legea).

Horrez gain, askatasun ideologiko, erlijioso eta kulturako eskubidea eta kalitatezko osasun-laguntza izatekoa 17/2010 Foru Legean jasotzen dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa