(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Borondatearen autonomiaren inguruko eskubideak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Gaixoak modu askean erabakitzeko duen eskubidea
Errespetatu egin behar dira gaixoak bere osasunaren inguruan hartutako erabakiak, behar bezala informazioa eman eta gero. Era berean, errespetatu behar da aurretik hartutako erabakia atzera botatzeko duen nahia. Adingabekoen kasuan, haien erabakia errespetatuko da indarrean dagoen legediak ezarritako mugarekin.

Baimen informatua
Prozedura batekin gaixoaren osasuna arriskuan jar badaiteke, gaixoak, behar bezala informazioa jaso ondoren, bere baimena eman beharko du, eta baimen hori idatziz emango da interbentzio kirurgikoen eta prozedura diagnostiko eta terapeutiko inbaditzaileen kasuan eta gaixoaren osasunerako arriskuak edo eragozpen nabarmenak aurkezten dituztenean. Dena den, baimena atzera bota ahal izango da edozein momentutan.

Ez da baimen informaturik beharko osasun publikoko arriskua izanez gero, gaixoak informaziorik ez jasotzeko gogoa azalduz gero eta berehala lortu ezin denean eta jardun gabe atzerapenik onartzen ez duen arrisku larria gertatzen bada.

Legean aurreikusitako kasu batzuetan, baimena ordezkariaren bidez lortu ahal izango da.

Tratamendua jasotzeari uko egiteko eskubidea
Gaixoak ez badu tratamendua jaso nahi, profesionalak beste aukera batzuen berri eman beharko dio. Aukera horiek zentroan baldin badaude eta gaixoak jasotzea onartzen badu, ezingo zaio nahitaezko altarik eman.

Borondate aurreratuak
Pertsonek orainean erabaki ditzakete etorkizunean izan ditzaketen osasun-jarduerak; era horretan, horiek Borondate Aurreratuen Nafarroako Erregistroan jasota gera daitezke, erabaki bat hartu behar duten garaian horretarako gaitasunik ez dutela kontuan izateko.

Borondate aurreratuen agirian jartzen duena aldatzeko, gehitzeko, zehazteko edo edozein unetan efekturik gabe uzteko aukera egongo da. Edukia inoiz ez da izango antolamendu juridiko, jardunbide kliniko egoki edo ebidentzia zientifiko onenaren aurkakoa.

Informazioa eta baimena prozedura esperimentaletan edo osasun-ikerketako prozeduretan
Prozesu pronostiko, diagnostiko edo terapeutikoak esperimentalak baldin badira, zientifikoki baliozkotzeko prozesuan aurkitzen badira edo irakaskuntzako edo ikerkuntzako proiektu batean erabili behar badira, gaixoari horren inguruan informazio egokia emango zaio.

 Ehun eta lagin biologikoen gaineko eskubideak
Gaixoak eskubidea izango du ehun edo lagin biologikoen prestakinak izateko, bigarren iritzia jasotze edo beste zentro batean laguntzarekin jarraitze aldera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa