(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Borondate Aurreratuei buruzko Agiria

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Borondate Aurreratuei buruzko Agiria

Gaur egun, herritarrek gogoeta egiten dute eta haien osasuna ukitzen duten erabakietan gero eta gehiago inplikatzen dira. Osasunaren kudeaketak eta bizitza errespetatzeak berarekin dakar osasun tratamendua jaso nahi den edo ez erabakitzeko eskubidea, iritzi hori medikuen iritziekin bat etorri ez arren.
11/2002 Foru Legeak, maiatzaren 6koak, pazienteek borondate aurreratuetarako, informaziorako eta dokumentazio klinikorako dituzten eskubideak arautzen dituenak, etorkizunerako erabakiak adierazteko eta zainketak planifikatzeko aukera arautzen du borondate aurreratuei buruzko agiriaren bidez (bizi testamentua).
Borondate aurreratuen adierazpena edo aurretiazko jarraibideen agiria borondatea adierazteko gaitasuna galdu denean izan nahi diren tratamenduei eta osasun zainketei buruz aurretiaz erabakitzeko modua da.
Borondate aurreratuei buruzko agiria idazteko aurretiaz gogoeta egin behar da, agiri horrek dituen helburuei eta ondorioei dagokienez. Familia-medikuaren, mediku espezialistaren eta hurbileko eta konfiantzako beste pertsona batzuen informazioa eta laguntza, pertsona horiek osasun arlokoak izan zein ez, oso erabilgarriak izango dira gogoeta horretan.

Borondate aurreratuei buruzko agiria izatea osasun profesionalentzako bermea da, modu horretan, lehen eskutik ezagutzen baitituzte pazienteen desirak eta medikuaren jardunei buruzko erabakiak hartzeko lagungarria izan baitaiteke.
Gida honek orientazioa eskaini nahi die borondaten agiria egin nahi duten pertsonei, eta horrez gain, Nafarroako Borondate Aurreratuen Erregistroaren funtzinamenduari buruzko informazioa eman nahi du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa