(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Txertaketa programaren prozedurak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Sarrera

Aurreko orrian agertzen den gaur egungo egutegia hurrengo hau dela bide ezarri zen: 97/2007 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Osasun kontseilariak emana, Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen duena.

http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2007/111/Anuncio-1/

Bestalde, iaz Nafarroan Tuberkulosia Prebenitu eta Kontrolatzeko Programa berria onetsi eta zabaldu zen.

http://www.cfnavarra.es/isp/documentacion/BOL39INT%20v10.pdf

Programa horretan, tuberkulinak 2 eta 6 urterekin duen eragin urria baloratuz, aldaketa hauek proposatzen dira:

  • Baheketa 2 eta 6 urteko haurrengan arrisku faktoreak daudenean bakarrik: arriskua duten helduekin bizitzea, prebalentzia handiko herrialdeetatik etortzea edo herrialde horietan egonaldiak egitea, higiene baldintza makurrak, etab.
  • 14 urteko nerabeengan tuberkulina proba egitea mantentzen da.
  • Aurretik tuberkulina proban positibo eman duten kasu dokumentatuetan ez da proba egingo.

Horrez gain, Nafarroan Tuberkulosia Prebenitu eta Kontrolatzeko Programa berriak tuberkulinarekin baheketa egitea proposatzen du, besteak beste irakasleekin, tuberkulosia garatuz gero gizarte-arriskua eragingo lukete eta. Izatez, azken urteetan eskolatuta dauden haurrei eta irakasleei tuberkulina proba ugari egin behar izan zaizkie, irakasle gaixoen kontaktuak aztertzeko. Kasu horietan irakasleen tuberkulosi gaixotasunaren aurreko jarrera terapeutikoak orientazioa eskainiko liguke, aurreko tuberkulina proba bat izatea, gaixotasuna berria edo zaharra zen ikusteko.

Hori dela eta, beharrezkoa ikusi da 2007-2008. ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetako irakasle guztiei tuberkulina proba bat egitea, eta aldi berean, 14 urteko ikasleei tuberkulina proba egitea.

Haur egutegiaren aldaketak

Giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa modu sistematikoan gehitu da. Gure autonomia-erkidegoan umetokiaren lepoko minbiziaren ondoriozko gaixotze-heriotza tasa gutxitzeko, Osasun Departamentuak giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa unibertsala ezarri du, 12-13 urterekin, DBHko 1. mailan, 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako neskentzat. Neurri hori 2007-2008. ikasturtean hasiko dira aplikatzen.

Horrez gain, xede berbera izanda, hurrengo hiru ikasturteetan, 15-16 urterekin jarriko zaie txertoa, DBHko 4. mailan, 1992ko urtarrilaren 1a eta 1994ko abenduaren 31a bitartean jaiotako neska guztiei, betiere, aurretik txertatu ez badituzte.

Helduak txertatzea

Urtero Nafarroan gripearen aurkako txertaketa kanpaina egiten da, eta Osasun Departamentuaren ustez, beharrezkoa da gripearen urteroko txertaketa 60 urtetik gorakoengana eta arrisku taldeetara hedatzea.

Bestalde, 65 urtetik gorakoengan pneumokoko gaixotasun inbasiboaren gaixotze-heriotza tasa murrizteko, Foru Komunitatean bizi diren eta adin hori betetzen duten guztiei 23 pneumokoko serotiporen aurkako txerto polisakaridoa jarriko zaie.

Txertaketen estaldura handitzeko, 2007ko azaroaren 16ra arte hedatu da 1942ko urtarrilaren 1aren aurretik jaiotako pertsona guztiak immunizatzera bideratutako pneumokokoaren aurkako txertaketa kanpaina, gripearen aurkako txertoarekin batera hartu ahal izateko.

Tuberkulina proben aldaketak

Gogoan izan behar da tuberkulina proba sistematikoak ezabatu direla bi eta sei urteko adinean, eta proba horiek arrisku handiko herritarrentzat erreserbatuta daudela. Tuberkulina proba 14 urterekin modu sistematikoan egin behar dela azpimarratzen da, ikastetxean bertan, Td txertoarekin batera. Behin bakarrik, Lehen Arretako Zentroek tuberkulina proba egingo diete Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasle guztiei.

Ezarpen prozesua

2007-2008. ikasturtean (azaroaren 15etik 28ra) giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa ezarriko da DBHko 1. eta 4. mailako neskentzat.

Txerto hirukoitz birikoaren bigarren dosia hiru urtera aurreratu da, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztientzat. Neurri hori Osasun Zentroan edo Kontsultategian aplikatuko da 2008. urtean 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrentzat. Txerto hirukoitz birikoaren bigarren dosia aurreratzea 2007ko txertaketa egutegira jasota zegoen. Nahitaezkoa da txerto hirukoitz birikoaren bigarren dosia 2007-2008. ikasturtean aplikatzea 2004. urtean jaiotako haurrentzat, 2007. urteko prozeduran ezarritakoaren ildotik.

Barizelaren aurkako txertoa jarriko zaie, gutxi gorabehera hiru urterekin, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei, betiere, gaixotasuna izan ez badute eta aurretik txertatu ez badituzte. Neurri hori txerto hirukoitz birikoaren birtxertaketarekin batera aplikatuko da, osasun zentroetan eta kontsultategietan 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, eta ikastetxeetan, 2004. urtean jaiotakoentzat.

Gutxi gorabehera hiru urterekin, barizelaren aurkako txertoaren bigarren dosia aplikatuko zaie 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei. Bigarren dosi hori Osasun Zentroan edo Kontsultategian emango da, txerto hirukoitz birikoa birtxertatzearekin batera, 2009. urtean, barizelaren aurkako txertoaren fitxa teknikoak une horretan baimentzen badu.

Aurretik tuberkulina proba positiborik (5 milimetroko indurazioa edo handiagoa) ez duten DBHko 2. mailan eskolatuta dauden haur guztien kasuan, tuberkulina proba erantsitako protokoloaren jarraibideak beteta egingo da. I. eranskina.

2007-2008. ikasturtean eta behin bakarrik, aurretik tuberkulina proba positiborik (5 milimetroko indurazioa edo handiagoa) egiaztatzen ez duten irakasle guztiei tuberkulina proba egitea eskainiko zaie.

Txertoak eta tuberkulinak aplikatzeko arau orokorrak

1.- 4 urtetik beherakoentzako txerto guztiak eta egoera kliniko jakin batzuengatik pertsonalizatutako edo edozein adinera atzeratutako egutegiak osasun zentroetan eta kontsultategietan aplikatuko dira 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztientzat.

2.- 5 urtetik aurrera egiten diren txertaketa sistematiko guztiak ikastetxeetan egingo dira, gurasoen baimena izanda:

  • a) Haur Hezkuntzako Lehen Mailakoentzako baimena. 3-4 urte (txerto hirukoitz birikoa eta barizela). II. eranskina.
  • b) Lehen Hezkuntzako Lehen Mailakoentzako baimena. 6-7 urte (txerto hirukoitz birikoa eta DTP azelularra). III. eranskina.
  • c) Lehen Hezkuntzako Laugarren Mailakoentzako baimena. 9-10 urte (Barizela txertoa gaixotu ahal direnentzat). IV. eranskina.
  • d) DBHko 1. mailakoentzako baimena. 12-13 urte (giza papilomaren birusaren aurkako txertoa) V. eranskina.
  • e) DBHko Bigarren Mailakoentzako baimena. 13-14 urte. (Td helduak).VI. eranskina.
  • f) DBHko 4. mailakoentzako baimena. 15-16 urte (giza papilomaren birusaren aurkako txertoa). VII. eranskina.

3.- Bakunazio guztiak OMIko historia klinikoan eta Haurraren Osasun Kartillan erregistratuta geratuko dira.

4.- 14 urterekin, tuberkulina ikastetxean jarriko da, gurasoen kasuan kasuko baimenarekin. VIII. eranskina.

5.- 14 urterekin ez zaio tuberkulina jarriko aurretik tuberkulina proba positibo bat dokumentatuta duen haurrari (5 milimetroko indurazioa edo handiagoa).

6.- Tuberkulina probako emaitza indurazio milimetroetan adierazita OMIko historia klinikoan eta Haurraren osasun Kartillan erregistratuko da.

7.- Tuberkulina positiboa duten gazteek (5 milimetro edo handiagoa) familiako medikuarengana bidaliko dituzte igorpen dokumentuaren bidez. IX. eranskina.

8.- Gela bakoitzetik tuberkulina probaren emaitzen zerrenda osoa bidaliko da milimetroen arabera Osasun Publikoaren Institutuko Gaixotasun Kutsakorren Zaineta Atalera. X. eranskina.

9.- Tuberkulina proba egingo duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleei informazioa emateko eta aurrekari interesgarriak lortzeko, XI. gutuna-galdetegia erabiliko da.

10.- Ez zaio tuberkulina aplikatuko aurretik tuberkulina proba positibo bat daukan irakasleari (5 milimetroko indurazioa edo handiagoa).

11.- Tuberkulina proba positiboa duten irakasleak (5 milimetro edo handiagoa) familia-medikuarengana bidaliko dituzte igorpen dokumentuaren bidez. XII. eranskina.

12.- Hezkuntza zentro bakoitzetik tuberkulina proba egin zaien irakasleen zerrenda igorriko da, baita proba horren emaitza ere Hezkuntza arloko Laneko Arriskuen Prebentzio Atalera (Nafarroako Laneko Osasun Institutua. Landaben poligonoa E kalea – 31008 Pamplona/Iruña.). XIII. eranskina.

13.- Gripearen aurkako 2007-2008 txertaketa kanpainan 23 pneumokoko serotiporen aurkako txertoa nabarmendu eta gomendatuko zaie gripearen aurkako txertoa hartzera doazen eta 1942ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako pertsona guztiei, aurretik pneumokokoaren aurkako txertoa jarri ez bazaie.

14.- Modu berean, pneumokokoaren aurkako txertaketa gomendatuko zaie pneumokoko gaixotasun inbaditzailearen arrisku faktoreak dituzten 65 urtetik beherako pertsona guztiei, gripearen aurkako txertoa hartzera doazenean.

2007-2008ko egutegi ofizialean ezarritako txertoak

HEXABALENTEA (DTPa-Hib-VPI-HB).

Jaiotako umeen lehenengo txertoa, 2, 4 eta 6 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko izterreko kanpoko muskulu bastoa 2, 4 eta 6 hilabeterekin.

PENTABALENTEA (DTPa -VPI-Hib).

Txerto pentabalenteak modu honetan erabiliko dira:
Oroitzapen dosia 18 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua

C MOTAKO MENINGOKOKOAREN AURKAKO TXERTO KONJUGATUA (McC).

Txerto hau ohar hauek kontuan hartuta erabiliko dugu:
Jaiotako umeen lehenengo txertoa, 2 eta 4 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko modua: Ezkerreko izterreko kanpoko muskulu bastoa.
Indartze dosia 15 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

TXERTO HIRUKOITZ BIRIKOA (HB).

Txerto hau ohar hauek kontuan hartuta erabiliko dugu:
Lehenengo txertoa 15 hilabeterekin. Arrisku bereziko egoeran (adib.: gaixotasuna hartu-emanetan) 9 hilabetera aurreratu daiteke. Egoera epidemiologikoak txertoa 12 hilabeteren aurretik jartzea gomendatzen badu, beharrezkoa da 15 hilabeterekin txertoa berriz jartzea.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.
3 urterekin berriz txertatzea. 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiak. Neurri hau Osasun Zentroan gauzatuko da 2008. urtean 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrentzat eta ikastetxeetan 2007-2008. ikasturtean, 2004. urtean jaiotakoentzat soilik.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.
6 urterekin berriz txertatzea. 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako haur guztiei, 3 urterekin txertatu ez bazituzten, txertoa jarriko zaie 2007-2008. ikasturtean.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

BARIZELAREN AURKAKO TXERTOA (B).

Txerto hau modu honetan erabiliko dugu:
Lehenengo bakunazioa 15 hilabeterekin. 2007ko apirilaren 1etik aurrera, barizelaren aurkako txertoa hamabost hilabeterekin jarriko zaie 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Izterraren kanpoko muskulu bastoa.
Lehenengo txertoa 3 urterekin. 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiak, aurretik txertatu ez badituzte eta gaixotasuna izan ez badute. Neurri hau 2008. urtean ezarriko da, txerto hirukoitz birikoarekin batera, ikastetxeetan eta kontsultategietan 2008. urtean, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoentzat, eta ikastetxeetan 2007-2008. ikasturtean, 2004. urtean jaiotakoentzat soilik.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.
3 urterekin txertoa berriz jartzea. Barizelaren aurkako txertoaren bigarren dosia hiru urterekin aplikatuko zaie 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei. Bigarren dosi hori Osasun Zentroetan eta kontsultategietan emango da 2009. urtean, txertoaren fitxa teknikoak une horretan baimentzen badu.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.
Lehenengo txertoa 9-10 urterekin. 2006-2007 ikasturtetik aurrera hamar urte betetzen dituzten haurrei jarriko zaie txertoa, gaixotasun aurrekaririk ez badute eta aurretik txertoa jarri ez badiete.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

DIFTERIA TETANOS PERTUSIS AZELULARRAREN AURKAKO TXERTOA (DTPa).

Txerto hau modu honetan erabiliko dugu:
6-7 urterekin txertoa berriz jartzea.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

GIZA PAPILOMAREN BIRUSAREN AURKAKO TXERTOA (GPB)

Txerto hau DBHko 1. eta 4. mailako neskatoak lehenengoz txertatzeko erabiliko dugu.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua, 0, 2, 6 hilabete eskemarekin.

HELDUEN TETANOS DIFTERIAREN AURKAKO TXERTOA (Td).

Txerto hau 13-14 urterekin tetanos difteriaren aurka berriz txertatzeko erabiliko dugu, eta adin horretatik aurrera, 10 urterik behin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

23 PNEUMOKOKO SEROTIPOREN AURKAKO TXERTO POLISAKARIDOA

Txerto hau Nafarroako Foru Komunitateko egoiliar guztiei txertoa lehenengoz jartzeko erabiliko dugu 65 urte betetzean eta 2 urtetik gorako pertsona guztiei txertoa lehenengoz jartzeko edo txertoa berriz jartzeko, betiere, pneumokokoaren gaixotasuna izateko arrisku faktoreak badituzte.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA

Txerto hau Nafarroako Foru Komunitateko 60 urtetik gorako egoiliar guztiei urtero aplikatuko diegu, eta 6 urtetik gorako haurrei arrisku faktoreak badituzte.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

2007-2008ko egutegia aplikatzea

Egutegi berriaren aplikazioa, adinaren arabera, eskema honi jarraituz egingo da:

Bi hilabete
Txerto hauek emango dira:

Hexabalentea (DTPa- VPI- Hib-HB).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko izterreko kanpoko muskulu bastoa.

C motako meningokokoaren aurkako txerto konjugatua (McC).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko modua: Ezkerreko izterreko kanpoko muskulu bastoa.

Lau hilabete
Txerto hauek emango dira:

Hexabalentea (DTPa- VPI- Hib-HB).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko izterreko kanpoko muskulu bastoa.

C motako meningokokoaren aurkako txerto konjugatua (McC).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko izterreko kanpoko muskulu bastoa.

Sei hilabete
Txerto hau administratuko da:

Hexabalentea (DTPa- VPI- Hib-HB).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko izterreko kanpoko muskulu bastoa.

Hamabost hilabete
< dir=ltr align=left>Hauek emango dira:

Txerto hirukoitz birikoa.
Arrisku bereziko egoeran (adib.: gaixotasuna hartu-emanetan) 9 hilabetera aurreratu daiteke. Egoera epidemiologikoak 12 hilabete baino lehen txertatzea gomendatzen badu, beharrezkoa da 15 hilabeterekin berriz txertatzea.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

C motako meningokokoaren aurkako txertoa.
Indartze dosia 15 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

Barizelaren aurkako txertoa (B).
Lehenengo txertoa 15 hilabeterekin.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Izterraren kanpoko muskulu bastoa.

Hamazortzi hilabete
Hau emango da:

Pentabalentea (DTPa -VPI-Hib).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

Hiru urte
Txerto hauek emango dira:

Txerto hirukoitz birikoa.
3 urterekin berriz txertatzea. 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei. Neurri hau Osasun Zentroan/kontsultategian aplikatuko da 2008. urtean 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako guztientzat eta ikastetxeetan 2007-2008. ikasturtean 2004. urtean jaiotako haur guztientzat.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

Barizelaren aurkako txertoa (B).
3 urterekin lehenengoz txertatzea. 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiak, aurretik txertatu ez badituzte eta gaixotasuna izan ez badute. Neurri hau txerto hirukoitz birikoarekin batera aplikatuko da, Osasun Zentroan/kontsultategian 2008. urtean 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrentzat eta ikastetxeetan 2007-2008. ikasturtean 2004. urtean jaiotako haurrentzat.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua
3 urterekin berriz txertatzea. Barizelaren aurkako txertoaren bigarren dosia hiru urterekin aplikatuko zaie 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei. Bigarren dosi hori Osasun Zentroan/kontsultategian aplikatuko da 2009. urtean, une horretan txertoaren fitxa teknikoak hala baimentzen badu.
Administratzeko modua: Larruazalpeko.
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

Zazpi urte
Txerto hauek jarriko dira:

Txerto hirukoitz birikoa.
6-7 urterekin berriz txertatzea. 2004ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako haur guztiak, txertoa 3 urterekin jarri ez bazieten.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa
Aplikatzeko lekua: Eskuineko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

Difteria-Tetanos-Pertusis azelularra (DTPa).
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Ezkerreko besoko deltoide muskuluaren ingurua.

Bederatzi-hamar urte
Txerto hau emango da:

Barizelaren aurkako txertoa (B).
Txerto hau gaixotu daitezkeenak txertatzeko erabiliko dugu, gaixotasuna izatearen aurrekaririk ez duten haurrak. Dosi bat aplikatuko da.
Administratzeko modua: Larruazalpekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

Hamabi-hamahiru urte
Txerto hau emango da:

Giza papilomaren birusaren aurkako txertoa (GPT)
Txerto hau lehenengoz txertatzeko erabiliko dugu, hiru dosirekin (0, 2, 6 hilabete), DBHko 1. mailan, 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako neska guztiei. 2007-2008 ikasturtean aplikatzen hasiko da, azaroaren 19tik 28ra.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua, 0, 2, 6 hilabete eskemarekin.

Hamahiru-hamalau urte
Txerto hau emango da:

Helduen tetanos difteriaren aurkako txertoa (Td).
Txerto hau tetanos difteriaren aurka berriz txertatzeko erabiliko dugu 14 urterekin, eta adin horretatik aurrera 10 urterik behin.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

Hamabost-hamasei urte
Txerto hau emango da:

Giza papilomaren birusaren aurkako txertoa (GPT)
Txerto hau lehenengoz txertatzeko erabiliko dugu, hiru dosirekin (0, 2, 6 hilabete), DBHko 4. mailan, 1992ko urtarrilaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra jaiotako neska guztientzat, aurretik txertatu ez badituzte. 2007-2008. ikasturtean hasiko da aplikatzen, azaroaren 19tik 28ra.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua 0, 2, 6 hilabete eskemarekin.

60 urtetik gorakoak
Gripearen aurkako txertoa
Txerto hau urtero aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko 60 urtetik gorako egoiliar guztiei eta arrisku faktorea duten 6 hilabetetik gorako guztiei.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskuluaren ingurua.

Hirurogeita bost urte
Pneumokokoaren aurkako txertoa
Txerto hau Nafarroako Foru Komunitateko egoiliar guztiak lehenengoz txertatzeko erabiliko dugu 65 urte betetzean eta 2 urtetik gorako pertsona guztiak lehenengoz txertatzeko edo berriz txertatzeko, betiere, pneumokoko gaixotasunaren arrisku faktoreak badituzte.
Administratzeko modua: Muskulubarnekoa.
Aplikatzeko lekua: Deltoide muskulua.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa