(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Amagandiko edoskitzea

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Informazioan oinarritutako aukera

Amagandiko edoskitzea

Amagandiko edoskitzea

UNICEFek 50 urte baino gehiago daramatza lanean, munduko haurren osasuna hobetzeko helburuarekin. Ordutik aurrera abian jarri diren osasun programa guztien artean, amagandiko edoskitzea sustatzeko kanpaina izan da oinarrizko giltzarrietako bat. 1979an, OMEk eta UNICEFek argi azaldu zituzten zein ziren haurrak ondo elikatzeko arauak. 1981ean, haurrentzako esnekien Merkaturatzeari buruzko Kode Etikoa sinatu zuten, eta, horrekin, publizitate kanpainak eta salmenta engainagarri eta oldarkorrak saihestu nahi zituzten, emakumeek modu askean erabaki zezaten beren seme-alabak nola elikatu nahi zituzten.

1989an, ospitaleen eta osasun zentroen jardunbideek amagandiko edoskitzea bultzatzen ez zutela ikusita, ospitaleetan bertan amagandiko edoskitzea babesteari, sustatzeari eta babesteari buruzko dokumentu bat argitaratu zuten. Dokumentu hori 10 puntutan laburbil genezake, hurrengo orrialdean ikus dezakegun bezalaxe.

Bi urte geroago, Haurren Laguna den Ospitalea Ekimena (HLOE) jarri zen martxan, mundu osoko ospitaleetan betetzeko. Gisa horretan, emakumeek informazioa eskuratu ostean egin ahal izango zuten aukera, eta erabaki hori betetzeko babesa emango zitzaien.

Dokumentu osoa behera kargatzea (PDF)
Bularra ematea eta lan egitea

Bularra ematea eta lan egitea

Bularra ematea eta lan egitea



Amatasun baja agortu ostean lanera itzultzen diren emakumeek amatasun bajei lotuta dituzten lan eskubideei, edoskitze orduei, lan-uzteei… buruzko informazio garbi eta osotua behar izaten dute. Hala, lana eta ama rola uztartu ahal izango dituzte.

Informazioa duen emakumeak dituen aukera guztien artean erabaki dezake, eta lan bizitza eta seme-alabari bularra emateko aukeratu duen modua (amagandiko edoskitzea) uztartzeko modurik errazena bilatu ahal izango du.

Dokumentu osoa behera kargatzea (PDF)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa