Xedeak
Titietako minbiziak eragindako hilkortasuna murriztea, biziraupena handitzea eta ukitutako emakumeen bizi kalitatea hobetzea.
Helburuak
Jomuga diren herritarrak:
Programa Nafarroan bizi diren eta 45 eta 69 urte bitartean (biak barne) dituzten emakume guztiei zuzenduta dago.Une honetako itzulian, 2008ko iraila eta 2010eko uztaila bitartean, 1939. eta 1964. urteen artean (bi urteak barne) jaio diren emakume guztiei hitzordua emango zaie.
1965. eta 1969. urteen artean jaio bazara (bi urteak barne hartuta) eta familiakoren batek (ama/aita, neba-arreba edo seme-alaba) titietako minbizia izan badu, programan sartzeko eskaera egin dezakezu.
Edozelan ere, hitzordua programazioaren arabera jasoko duzu, bizi zaren lekua kontuan hartuta. Programazioa orrialde honetan kontsultatu dezakezu.
Detektatzeko testa:
Aplikatutako teknika mamografia da. Titi bakoitzeko 2 proiekzio egiten dira, zeiharra-erdikoa-albokoa eta kranio-kaudala.Azterketen arteko tartea:
Oro har, azterketen arteko tartea bi urtekoa da. Detektatutako patologiak hala gomendatzen badu, tartea urtebetekoa da.Detekzio zentroak
Mamografiak egiteko bi zentro daude, bata Iruñean, Fco. Bergamín kalea, 2 Bis, Iruñeko eta Iruñerriko biztanleentzat, eta bestea Foru Komunitate osotik dabilen unitate mugikorra da.
Informazioa
Titietako Minbizia Detektatzeko Iruñeko Zentroa
Telefonoa 848 42 34 98