(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Diabetesa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

enlaces relacionados

contacto de esta sección

Osasun Publikoaren Institutua
Osasunaren Sustapenerako Saila
Tel.: 848423450


www.isp.navarra.es

Liburuxkaren portada

Diabetesa 30 urtetik gorako Nafarroako biztanleriaren %10ari eragiten dion osasun-arazo bat da.

Bi motako diabetesak daude, 1a eta 2a eta biek pankreen funtzionamendu txar baten ondorioz odolean azukre gehiegi edukitzea dute komunean; odolean gehiegizko azukre-kopurua urteetan zehar mantentzen bada, azkenean, gorputzeko atal desberdinak kaltetzen ditu, horien artean, begiak, oinak, giltzurrunak, bihotza edo odol-basoak.

Diabetesa agertzea ekiditeko egin daitekeenik ere bada (pisua kontrolatzea, behar bezala elikatzea, ariketa fisikoa egitea eta abar), baina behin agertzen denean, bizitza osorako da.

Egun, odoleko azukrearen maila hobetzeko gauza asko egin daitezke. Osasun-zentroetatik kontrola eta jarraipena egiteko aukera eskaintzen da eta horri zentroak eskaintzen dizkion kontrolekin eta zerbitzuekin norberak egin dezakeena gehitu behar zaio (liburuxka), paziente bakoitzari bere kontrol-gaitasuna hobetzen lagun baitiezaieke.

Diabetesa duten pertsonen elkarteak daude, arazo hori pairatzen duten pertsonak informatzen dituztenak eta haiei laguntzen dietenak eta gai zehatzen inguruan orientazioa eskaintzen dietenak, horien artean: eskolatzea, informazioaren eguneratzeak, gurasoen trebakuntza, parte-hartzeko guneak gaiei buruz.

Osasunaren Mundu Erakundeak munduan diabetesak jota 220 milioi lagun daudela kalkulatzen du eta aurrea har dakiokeen eta agertuko balitz lehenbailehen tratatu beharrezko gaixotasun baten gehikuntza gehikorraz ohartarazten du.

Gidak:

Estekak:

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa